Dickinsonia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Dickinsonia
DickinsoniaCostata.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaProarticulata Proarticulata
KlaseaDipleurozoa Dipleurozoa
FamiliaDickinsoniidae Dickinsoniidae
Generoa Dickinsonia
, 1947
Dickinsonia-ren interpretazio artistikoa.
Dickinsonia costata espeziearen hazkuntza modua.
Dickinsonia tenuis

Dickinsonia Ediacararra garaian bizi izan zen fosilen genero bat da. Genero honetan hainbat espezie daude.

Aurkikuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Australia Hegoaldean dagoen Ediacara aztarnategian aurkitu zen lehen aldiz. Reg Sprigg geologoa izan zen aurkitzailea eta berak eman zion Dickinsonia izena, Hego Australiako Meategi Zuzendaria zen Ben Dickinsonen omenez. Hurrengo urteetan Ukrainan (Podolia eskualdean) eta Itsazo Zuriaren ertzetan ere aurkitu izan dira aleak.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurkitu diren Dickinsonia-ren fosil gehienak hareharrietan utzitako molde negatiboak dira.

Gorputz obalatu zapala du, simetria bilateral nabarmena[1], eta segmentu ugariz osaturik dago. Hazten doan heinean segmentu berriak gehitzen dizkio gorputzari (ikusi irudia)[1]. Segmentuen luzera eta lodiera txikituz doaz izakiaren atzealdera. Segmentuak alde bietara alternatiboki sortzen dira erdiko ardatzetik[2]. Segmentu hauek presio altuan zegoen likidoz osaturik egongo zirela uste da, eta "pneus" izena eman izan zaie[3].

Dickinsonia handienek metro eta erdiko luzera ere hartzen dute, txikienek ordea milimetro gutxi batzuk baino ez[4].

Taxonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taxonomikoki Dickinsonia kokatzea lan zaila da. Batzuek zizare zapal bat dela diote, beste batzuek koral bigun bat, marmoka antzekoa dela ere esan izan da eta baita liken mota bat ere[5]. Kolesterolaren trazak aurkitu izan zaizkionez animalia dela ondorioztatu da behintzat[6]. Dipleurozoa klasea sortu zen Dickinsonia eta antzeko fosilak sailkatzeko.

1947 urtetik hona bederatzi espezie identifikatu badira ere, egiaz lau edo bost espezie direla uste da.

  • Dickinsonia costata[7]: segmentu lodienak eta beraz kopuru gutxiena duen espeziea da.
  • Dickinsonia tenuis[8]: Dickinsonia costata-ren antzekoa da baina segmentu finagoak eta ugariagoak ditu.
  • Dickinsonia lissa[9]: itxura luzatua du eta 15 cm inguru hartzen ditu.
  • Dickinsonia menneri[10]: espezie oso txikia da, 8 mm-ko luzera hartzen du.
  • Dickinsonia rex[11]: espezierik handiena da, metro bateko luzera erraz hartzen duena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Ingelesez)  Gold, David A.; Runnegar, Bruce; Gehling, James G.; Jacobs, David K. (2015) «Ancestral state reconstruction of ontogeny supports a bilaterian affinity for Dickinsonia» Evolution & Development (6): 315–324 doi:10.1111/ede.12168 ISSN 1525-142X . Noiz kontsultatua: 2019-03-09 .
  2. (Ingelesez)  Gold, David A.; Runnegar, Bruce; Gehling, James G.; Jacobs, David K. (2015) «Ancestral state reconstruction of ontogeny supports a bilaterian affinity for Dickinsonia» Evolution & Development (6): 315–324 doi:10.1111/ede.12168 ISSN 1525-142X . Noiz kontsultatua: 2019-03-09 .
  3. (Ingelesez)  Seilacher, Adolf (1991) Schmidt-Kittler, Norbert ed. «Self-Organizing Mechanisms in Morphogenesis and Evolution» Constructional Morphology and Evolution (Springer Berlin Heidelberg): 251–271 doi:10.1007/978-3-642-76156-0_17 ISBN 9783642761560 . Noiz kontsultatua: 2019-03-09 .
  4. (Ingelesez)  Fedonkin, Mikhail A.; Gehling, James G.; Grey, Kathleen; Narbonne, Guy M.; Vickers-Rich, Patricia (2007) The Rise of Animals: Evolution and Diversification of the Kingdom Animalia JHU Press ISBN 9780801886799 . Noiz kontsultatua: 2019-03-09 .
  5. (Ingelesez)  Seilacher, A. (1992-07-01) «Vendobionta and Psammocorallia: lost constructions of Precambrian evolution» Journal of the Geological Society (4): 607–613 doi:10.1144/gsjgs.149.4.0607 ISSN 0016-7649 . Noiz kontsultatua: 2019-03-09 .
  6.   «Dickinsonia animalia zaharrenetakoa dela baieztatu dute - Elhuyar Aldizkaria» aldizkaria.elhuyar.eus . Noiz kontsultatua: 2019-03-24 .
  7.   «Wayback Machine» web.archive.org 2007-09-29 . Noiz kontsultatua: 2019-03-09 .
  8.   Glaessner, M.F.; Wade, M. (1966) The late Precambrian fossils from Ediacara, South Australia Palaeontology. 9 599 or. .
  9.   Wade, M. (1972) Dickinsonia: Polychaete Worms from the Late Precambrian Ediacara Fauna, South Australia Mem. Queensl. Mus. 16 171–190. or. .
  10.   «Wayback Machine» web.archive.org 2007-09-27 . Noiz kontsultatua: 2019-03-09 .
  11. (Ingelesez)  Lipps, Jere H.; Signor, Philip W. (1992-08-31) Origin and Early Evolution of the Metazoa Springer Science & Business Media ISBN 9780306440670 . Noiz kontsultatua: 2019-03-09 .
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dickinsonia Aldatu lotura Wikidatan