Diderot efektu

Diderot efektua kontsumo eta ondasunekin lotutako fenomeno psikologiko eta soziala da. Joko psikologiko batean murgiltzen gaitu, non gure eskurapenak norberaren gogobetetzearen harago doaz. Bi ideietan oinarrituta dago:
- Lehenengoak dio, kontsumitzaileek erositako ondasunak beren nortasun eta identitatearekin zuzenki lotuko direla. Horren ondorioz, elkarren osagarri bihurtuko dira.
- Bigarrenak, ordea, baieztatzen du nola kontsumitzaileak egungo ondasun osagarrietarik kanpo dagoen zerbait erosterakoan, kontsumo-prozesu ziklo batean jausi daiteke.
Nor zen Denis Diderot
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Denis Diderot (Langres, 1713ko urriaren 5 – Paris, 1784ko uztailaren 31) ilustrazio garaiko idazle eta filosofo frantsesa izan zen.


Encyclopédie ou Dictionnaire raisonné des sciences, des arts et des métiers izenburuko entziklopediaren editorea izan zen, Jean le Rond d'Alembert-ekin batera. Filosofia, teologia eta zuzenbidea ikasi zituen Parisen.
Itzulpengintzan jardun zen hasiera batean:
- Temple Stanyanen -> Greziaren Historia (1743)
- Lord Shaftesburyren -> Merezimenduari eta bertuteari buruzko gogoeta (1745)
- Robert Jamesen -> Medikuntza hiztegi unibertsala (1746-1748)
Bere lehen liburua; Pensées philosophiques, 1746an argitaratutako filosofiazko elkarrizketa bat da. Bertan, arrazoia agerpenaren gainetik zegoela adierazten zuen. Berehalako arrakasta izan zuen liburua, izan ere, kondenatu eta bahitu egin zuten.
Diderot efektuaren jatorria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Diderot efektua ondo ulertzeko, XVIII. mendera jo behar dugu, orduan Denis Diderotek, opari bat jaso zuen: txabusina izugarri dotore bat. Hortaz, konturatu zen objektu berri hori nabarmentzen zela bere beste gauza zaharren aldean.
Bere gainontzeko ondasunak hobetzeko nahian, bere bizitzako beste objektu batzuk ordezten hasi zen, hala nola bere idazmahaia, aulkiak... Prozesu horren ondorioz, gastua handitu egin zuen eta hasiera batean erosteko asmorik ez zituen ondasunak pilatu egin ziren. Opariak, hausnarketa prozesu bat sortu zuen bere buruan, jabetza batek bere bizitzan eragin zitzakeen gertaerak azaltzeko.
Diderotek partekatu zituen bere gogoetak “Regrets sur ma vieille robe de chambre. À l’usage de ceux qui ont plus de goût que de fortune” izeneko saiakera batean, 1769an argitaratua.
Hemen sortu zen Diderot efektua terminoa, gure jabetzen eta gure etorkizuneko erabakietan eragiten duten moduaren arteko loturari izena emanez.
Kontsumo konstantea: tranpa eta zikloa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Etengabeko kontsumoaren tranpa nabaritzen dugu amaigabeko eskuratze-ziklo batean harrapatuta gaudenean. Ziklo honek gure finantzei eragiteaz gain, gure osasun emozionalari eta ongizateari ere eragiten dio.
Objektu berri bat erostearen hasierako emozioak gure ingurunea hobetzeko bilaketa eragiten du. Zikloak, jada ditugun ondasunetik harago begiratzera bultzatzen gaitu, beti zerbait hobearen bila. Hala ere, araketa honetan, sarritan galtzen dugu daukagunaren aberastasuna, kontsumismo neurrigabearen tranpan eroriz. Ondorioz, asegabetasun-egoera batean amaitu dezakegu, inoiz ezin dugulako lortu nahi genuen helburua.
Nola gainditu Diderot efektua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kontzientzia izatea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kontsumo etengabearen tranpa ezagutzeak askapenerako lehen urratsa egitea ahalbidetzen digu. Kontzientziak gure motibazioak zalantzan jartzeko gaitasuna ematen digu, eta gure erosketak benetako beharrak edo, besterik gabe, nahi pertsonalak bultzatuta dauden ebaluatzeko gaitasuna.
Asetzearen edertasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Metodorik hoberena, daukagunaren betetasuna aurkitzen ikastea da. Gure jabetzekiko gogobetetzeak erosketen ziklo amaigabetik askatzeaz gain, objektu bakoitzak gure bizitzan duen berezko aberastasuna hautemateko aukera ere ematen digu.
Efektua hainbat esparrutan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aro digitalean
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sare sozialak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aro digitalean, sare sozialak Diderot efektua garatzen den leku nagusi bihurtu dira. Fenomenoa handiagoa egiten da gure bizitzak birtualki lotuta daudenean. Sare sozialen bidez, gure bizitzaren une aipagarrienak, lorpenak eta eskuratzeak partekatzen ditugu, nahitaezko konparazio ingurune bat sortuz. Besteen bizitza itxuraz perfektuak etengabe ikusten egotea, areagotu egiten du gure bizitza propioa hobetzeko nahia.
Deskonexio digitalaren beharra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sare sozialetatik deskonektatzea ekintza askatzailea da. Mundu birtualetik aldi baterako aldentzean, gure bizitzaren ikuspegi argiagoa eta errealistagoa berreskura dezakegu. Deskonexioa gure jabetzak etengabe hobetzeko nahia gelditzeko tresna bat izateaz gain, dagoeneko daukagunarekiko esker onekoak izateko aukera ere ematen digu. Irudi batean harrapatzen ez diren une baliotsuak ezagutzean, gure gauzen eta, batez ere, gure bizitzaren benetakotasuna berrezartzen dugu.
Artean eta sormenean
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aniztasunean erantzuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Diderot efektuak sormenean duen eragin murriztaileari aurre egiteko, ezinbestekoa da askatasuna aniztasunean aurkitzea. Fenomeno horrek askatasun sortzailea mugatzen du jabetza berriek sortutako itxaropenak ezartzean. Tresna eta ikuspegi sortzaile desberdinei eusteak mugarik gabeko esplorazioa ahalbidetzen du. Eskurapenei gure artea definitzen utzi beharrean, geure inspirazioak gidatzea utzi dezagun.