Didoera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Didoera
Datu orokorrak
Lurralde eremua  Errusia
Hiztunak 15.000
Ofizialtasuna Inon ez
Eskualdea  Dagestan hegoaldea
Araugilea Ez du
Hizkuntza familia
giza hizkuntzak
Ibero-Caucasian languages
North Caucasian languages
Northeast Caucasian languages
Tsezic languages
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologia hizkuntza eranskari
Alfabetoa alfabeto ziriliko
Hizkuntza kodeak
ISO 639-3 ddo

Didoera[1] edo tsez hizkuntza (tseios mits[1]) Errusiar Federazioko Dagestan errepublikan erabiltzen den kaukasoar hizkuntza bat da. Dagestango Errepublikako hego-mendebaldeko muturrean, Andijskoje Kojsu ibaiaren goi ibilguan, Georgiako muga ondoan mintzatzen da.

Didoeraren hiztunak 15.000 dira iturri batzuen arabera[2], eta 7.000 inguru beste batzuen aburuz[1].

Didoerak beste hizkuntzen eragin handia izan du, esate baterako, avarerarena, georgierarena, turkierarena eta arabierarena, eta sobietar garaian errusieraren mailegu asko hartu zituen.

Dialektoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Didoera bi dialekto-multzotan bereizten da: bata, didoera bera eta bestea sagadera[erreferentzia behar]. Oro har, didoera bost dialektotan banaturik dago[1].

Egoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Didoera ahozko hizkuntza denez familia artean berba egiteko erabiltzen da; beraz, eskoletan ez da irakasten. Eskoletan erabiltzen direnak,avarera eta errusiera dira, baina ez dago hizkuntza eskoletan irakasteko estandar idatzirik. Horregatik, gaur egun didoeraz idazteko estandar bat sortzeko ahaleginak egiten ari dira. Avaera hasierako mailetan eta errusiera goiko mailetan irakasteko erabiltzen dira. Avarera erabili izan dute didoera hiztunek, beste herriekin komunikatzeko. Idazteko, 1957ra arte arabiera eta errusiera erabiltzen zituzten, geroztik, ordea, avarera.

Gaur egun didoera galtzeko arrisku larrian dago, errusiera oso hedatuta dagoelako eta avareraren kultura historikoki asko zabaldu delako. 1993tik zirilikoan oinarritutako alfabeto bat dagoenez, noizean behin artikuluak argitaratzen dira hizkuntza honetan.

XIX. mende bukaeran eta XX.aren hasieran didoek, inguruko beste askok bezala, Otomandar Inperiorantz jo zuten. Gaur egun, Turkian eta Georgian didoeraren hiztun taldeak daude.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]