Die Linke

Wikipedia, Entziklopedia askea
Die Linke

Ezkerra
BuruzagiaKatja Kipping eta Bernd Riexinger
Sorrera2007ko ekainak 16
Egoitza nagusiaBerlin, Alemania
Ideologia politikoaSozialismo demokratikoa, ekologismoa, ezkerra
Nazioarteko kidetzaEuropako Ezkerraren Alderdia
www.die-linke.de

Die Linke (Ezkerra, alemanez) 2007ko ekainaren 16an Linkspartei.PDSk eta WASGek sortutako Alemaniako alderdi politikoa da.

Alderdiko presidenteak Lothar Bisky (Linkspartei.PDSko buruzagi historikoa) eta Oskar Lafontaine (Alemaniako Alderdi Sozialdemokratako presidente ohia) dira. Die Linke Bundestagean ordezkaritza duten gainontzeko alderdien eskerretara kokatzen da politikoki, bere ideologiari sozialismo demokratikoa deituz. 2007ko ekainean 70.000 bat kide zituen, zeinetatik 60.000 inguru Linkspartei.PDSetik zetozen, 9.000 WASGetik, eta beste 1.500 bategitea eta gero bildu ziren alderdira.

Die Linkek emaitzarik hoberenak Alemaniako ekialdean lortzen ditu, bertako eskuladeetako parlamentu guztietan ordezkaritza erdietsiz. Mendebaldean, berriz, Bremen, Hessen, Saxonia Beherea eta Hanburgon du ordezkaritza.

Europa mailan, Die Linke Europako Ezker Batuko kide da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2014ko abenduaren 3an, Lander bateko gobernua zuzenduko zuen alderdiak lehen aldiz, izan ere, Turingian koalizio gobernua egingo zuten Die Linkek, SPD Alderdi Sozialdemokratak eta Berdeek[1].

Hauteskundeen emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alemaniako parlamenturako hauteskundeak[2]
Urtea botoen %a legebiltzarkideak
1990eko Alemaniako hauteskundeak %2,4 17 (662tik)
1994ko Alemaniako hauteskundeak %4,4 30 (672tik)
1998ko Alemaniako hauteskundeak %5,1 36 (669tik)
2002ko Alemaniako hauteskundeak %4,0 2 (603tik)
2005eko Alemaniako hauteskundeak %8,7 54 (614tik)
2009ko Alemaniako hauteskundeak %11,9 76 (622tik)
2013ko Alemaniako hauteskundeak %8,6 64 (630tik)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]