Diego Galán

Wikipedia, Entziklopedia askea
Diego Galán

(2006)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakDiego Galán Fernández
JaiotzaTanger1946ko urriaren 13a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril2019ko apirilaren 15a (72 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, idazlea, zinema-kritikaria eta zutabegilea
Lantokia(k)Donostia
Enplegatzailea(k)El País  (1980 -  2019)
Donostiako Zinemaldia  (1986, 1993 -  1989, 2000)

elpais.com…
IMDB: nm0303561 Allocine: 152429 Rottentomatoes: critics/diego-galan Allmovie: p405674 Edit the value on Wikidata

Diego Galán Fernández (Tanger, 1946ko urriaren 13a - Madril, 2019ko apirilaren 15a ) espainiar zinema kritikari eta zuzendaria izan zen.[1] 1986-1989 eta 1995-2000 bitartean Donostiako Zinemaldiaren zuzendaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Galan Tangerren bizi izan zen 19 urte bete arte, eta gero, Madrilera lekualdatu zenean, hasi zen gidoilari eta zuzendari laguntzaile lanak egiten. 1967an, berriz, zinema kritikak idazten hasi zen Nuestro Cine aldizkarian —gerora, Triunfo agerkarian eta El País egunkarian aritu zen—, eta bere lehen film laburrak egin zituen.[2]

Espainiako zinema izan zuen bere ikerketa lanaren ardatz, eta hainbat liburu monografiko idatzi zituen Fernando Fernán Gómez, Pilar Miró, Emiliano Piedra, Luis García Berlanga eta Fernando Reyri buruz.[2]

Donostiako Zinemaldira, berriz, 1985ean iritsi zen, aholkulari gisa. Hurrengo urtean zuzendari izendatu zuten, eta jaialdiak, aurreko urteetan galdutako A kategoria berreskuratzearekin batera, eraldaketa handia izan zuen barne antolaketan. Hain zuzen ere, 1986an jaso zuen Gregory Peckek lehen Donostia saria, gerora zinemaldiaren saririk garrantzitsuenetako bilakatu dena.[2]

1989an utzi zuen Zinemaldia, baina 1993an itzuli zen, Manuel Pérez Estremeraren aholkulari gisa. Bi urte egin zituen, eta 1995ean berriro izendatu zuten zuzendari. 2001era bitartean gidatu zuen jaialdia, eta gaur egun jaialdiaren nortasun zeinuak direnak ezarri zituen tarte horretan. Joan den urtean, Espainiako Zinema Akademiak Urrezko Domina eman zion.[2]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1972 - Apunte Sobre Ana, labur-metraila
  • 1972 - El mundo dentro de tres días, labur-metraila
  • 1975Memorias del cine español (TVE), saila
  • 1976 - Tu amiga Marilyn, labur-metraila
  • 1978 - Una tarde con Dorita Amor, labur-metraila
  • 1992Queridos cómicos (TVE) saila
  • 2004 - Epílogo (Hay motivo filmearen atala)
  • 2005 - Pablo G. del Amo, un montador de ilusiones
  • 2010Una historia del Zinemaldia (ETB/TVE) saila
  • 2010 - ¿Quién fue Pilar Miró? (TVE)
  • 2012Pata quebrada y en casa
  • 2013 - Elio Berhanyer, maestro del diseño (TVE)
  • 2016 - Manda huevos

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1973 - 18 españoles de posguerra (Fernando Lararekin batera), Bartzelona, Planeta
  • 1974 - ¿Reírse en España?: el humor español en el banquillo, Valentzia, Fernando Torres
  • 1974 - Venturas y desventuras de la prima Angélica, Valentzia, Fernando Torres
  • 1984 - Fernando Fernán Gómez, ese señor tan pelirrojo, Valentzia, Fernando Torres
  • 1990 - Emiliano Piedra, un productor, Huelva, Festival de Huelva
  • 1990 - Diez palabras sobre Berlanga, Teruel, Instituto de Estudios Turolenses
  • 1992 - 15 mensajes a Fernando Rey, Huelva, Huelvako Zinemaldia
  • 1997 - La buena memoria de Eduardo Haro Tecglen y Fernando Fernán Gomez, Madril, Alfaguara
  • 2001 - Jack Lemmon nunca cenó aquí, Madril, Plaza y Janés
  • 2002 - 50 años de rodaje, Donostia, Donostiako Zinemaldia
  • 2006 - Pilar Miró, nadie me enseñó a vivir, Madril, Plaza y Janés
  • 2009Un joven llamado Saura (Valladolideko Zinemaldia)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Llinás, F.. (1986). Cortometraje independiente español, 1969-1975. Bilbo: Certamen Internacional de Cine Documental y Cortometraje de Bilbao.
  2. a b c d «Zinemaldia lehen mailara eraman zuena» Berria 2019-04-16 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]