Diego Rivera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Diego Rivera
Diego Rivera - Google Art Project (cropped).jpg
Bizitza
Izen osoa Diego María de la Concepción Juan Nepomuceno Estanislao de Rivera y Barrientos Acosta y Rodríguez
Jaiotza Guanajuato1886ko abenduaren  8a
Herrialdea  Mexiko
Heriotza Mexiko Hiria1957ko azaroaren  24a (70 urte)
Hobiratze lekua Mexiko Hiria
Heriotza modua berezko heriotza: bihotz-gutxiegitasuna
Familia
Ezkontidea(k) Angelina Beloff Itzuli  (1911 -  1921)
Guadalupe Marín Itzuli  (ekaina 1922 -  1927)
Frida Kahlo  (1929-08-21 -  1939-11-06)
Frida Kahlo  (1940-12-08 -  1954-07-13)
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Académie Julian Itzuli
Academy of San Carlos Itzuli
(1896 - 1905)
Hizkuntzak gaztelania
Irakaslea(k) Octave Denis Victor Guillonnet Itzuli
Ikaslea(k) Rudolf Hess Itzuli
Yohanan Simon Itzuli
Jarduerak
Jarduerak margolaria eta artista
Lantokia(k) Mexiko Hiria
Lan nabarmenak The History of Mexico Itzuli
Sueño de una Tarde Dominical en la Alameda Central Itzuli
Río Juchitán Itzuli
Portrait of Ramón Gómez de la Serna (cubist painting) Itzuli
Detroit Industry Murals Itzuli
Jasotako sariak
Kidetza Colegio Nacional Itzuli
National Academy of Fine Arts (Argentina) Itzuli
Mugimendua errealismoa
Mexikar muralismoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa ateismoa
IMDb nm0729243 eta ch0028166

Diego Rivera, horma-margolari mexikarra (Guanajuato, 1886ko abenduaren 8a - Mexiko, 1957ko azaroaren 24a).

Horma-pintore handienetako bat izan zen, eta eragin handia izan zuten Amerika osoan haren teknika modernoek. Europan barrena ibili eta gero, Parisa joan eta pintore kubistekin harremanetan hasi zen. 1910ean egin zuen lehen erakusketa Mexiko Hirian. Europara joan zen berriro, eta, Parisko giroa utzi ondoren, Italiara joan zen freskoen artea hurbiletik ezagutzera. 1921. urtean itzuli zen Mexikora. Urte hartan berean sortu zuen Mexikoko pintoreen sindikatua, Orozco eta Siqueirosekin batera, eta eraikin ofizial batzuetarako lanetan (Mexikoko hiriko Escuela Nacional Preparatoria izeneko eskolako hormak, La Creación lanaz; Chapingo-ko Nekazaritza Eskolako La tierra fecunda lana) gorpuztuz joan zen, arian-arian, Mexikoko horma-pintura berria. New York-en erakusketa handi bat egin ondoren, Detroit-eko Arte Institutuko hormetan lan egin zuen 1932an. Bigarren Mundu Gerraren ondoren ekin zion bere proiektu handienari, etorkizun oparo baten esperantzan Mexikoko historia guztia jasoko zuen horma-pintura izugarri handi bat egiteari Mexiko Hiriko Jauregi Nazionalean, baina bukatu aurretik hil zen. Riverak monumentu-itxurako lanetara jo zuen beti, kolore biziak erabili zituen, marrazki lauak eta forma bakunak. Mexikoko pintura nazionaleko artista handientzat joa da Diego Rivera. Frida Kahlo izan zen bere hirugarren emaztea.

Aztekak Tlatelolcoko azokan Diego Riveraren horma-irudia; Mexiko Hiriko Jauregi Nazionala

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Diego Rivera Aldatu lotura Wikidatan


Biografia
Mexiko
Artikulu hau Mexikoko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.