Edukira joan

Dieta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau elikagai-erregimenari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Dieta (argipena)».

Dieta edo jan-neurri gorputzaren beharrak asetzeko egunero hartu behar diren elikagaien multzoa da. Orekatua izan behar da osasuntsu mantentzeko, biomolekula mota ezberdinez osatuta eta elikagai hauen portzentajea konstante mantenduta.

Dieta barazkijalea baten elikagaien adibidea bat

Orokorrean gure dietan hartu behar ditugun elikagaien portzentajea honako hau da:

Kaloria kopuruaren araberakoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Beganismoaren aldeko aktibista "Haragia hilketa da: Egin zaitez begano!" kanpainaren lelopean

Dietan hartzen diren elikagaien kaloria kopuruaren arabera eta pertsona bakoitzari dagozkienaren arabera orokorki dieta hiru motetan sailka daitezke:

Elikagaien jatorriaren araberakoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dietaren funtzioak honako hauek izango dira:

  • Gorputzeko ehun berriak ekoizteko beharrezkoak diren monomeroak dietak emango. Ehun berrien makromolekulak ekoizteko beharrezkoak izango baitira monomeroak.
  • Gorputzeko gastu eta behar energetikoa asetzea.
  • Erregulazioa: gorputzeko erreakzio biokimikoa erregulatzeko behar diren bitaminak eta mineralak dietak emango ditu.
  • Ura eskuratu: Dietaren bidez ura lortuko da. Egunero 2-2,5 l ur galtzen ditugu, honela bolemia mantentzeko kopuru berdina lortu beharko dugu.

Baldintzatzaileak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizakiak gastatzen duen energia neurtzeko eta ondorioz dieta egoki bat diseinatu ahal izateko honako faktoreak hartu behar dira kontuan:

Oinarrizko metabolismoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oinarrizko metabolismoa, edo metabolismo basala, bizi funtzioak mantentzeko gorputzak behar duen gutxienezko energia da. Atseden egoeran bizitza mantentzeko erabiltzen dugun energia hain zuzen ere. Gizonezkoetan oinarrizko metabolismoa altuagoa izango da, honetan eragiten duten faktoreak:

  • Sexua: gizonezkoek masa muskular handiagoa dute, muskulu ehuna metabolikoki oso aktiboa da eta androgeno eta hormona tiroideo gehiago dituzte, zeinek oinarrizko metabolismoa igoko duten.
  • Gorputzaren azalera: azaletik beroa galtzen da. Honela kontuan hartu behar da gorputz azalera eta bolumenaren arteko proportzioa.
  • Adina edo bizitza-aroa: gazte baten oinarrizko metabolismoa altuagoa da helduetakoa baino. Hau gaztearen aktibitate muskularra altuagoa delako eta ehun berriak sortzen dituelako da.
  • Gorputz tenperatura: gero eta tenperatura altuagoa izan oinarrizko metabolismoa altuagoa izango da.
  • Haurdunaldi edo edoskitze aroa: oinarrizko metabolismoa altuagoa izango da bi kasu hauetan. Alde batetik, haurdunaldiaren kasuan amak bere metabolismoa eta fetoarena mantendu behar ditu. Bestalde, edoskitzaroan, esnea ekoizteko oinarrizko metabolismoa altuagoa izan beharko da.
  • Klima: kanpo tenperatura gero eta baxuagoa izan oinarrizko metabolismoa altuagoa da, gorputz barneko tenperatura mantentzeko.
  • Hormonak: hormonek oinarrizko metabolismoa handituko dute.

Aktibitate fisikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Muskulu eskeletikoaren uzkurdurako behar den energia. Hau ariketa fisikoaren iraupen, intentsitate eta motaren araberakoa izango da.

Ekintza dinamiko espezifikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elikagaien metabolismorako behar den energia ezberdina izango da kasu bakoitzean. Elikagaiak digeritzeko, xurgatzeko eta erabiltzeko energia hain zuzen ere eta hau dietan hartutakoaren menpe egongo da. Adibidez proteinak digeritzeko energia asko behar da, euren energiaren % 15.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]