Dieter Forte

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Dieter Forte
Bizitza
Jaiotza Düsseldorf1935eko ekainaren  14a
Herrialdea  Alemania
Heriotza 2019ko apirilaren  22a (83 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak alemana
Jarduerak
Jarduerak idazlea
Lantokia(k) Basilea
Jasotako sariak
Kidetza PEN Centre Germany Itzuli
IMDb nm0287150

Dieter Forte (Düsseldorf, 1935eko ekainaren 14a - Basilea, 2019ko apirilaren 22a) alemaniar idazlea izan zen. Zenbait lanbide izan zituen, harik eta 1959an buru-belarri idazten hasi zen arte.

Biografiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Narrazioak, bidaia-koadroak eta irratirako gidoiak idazten hasi zen -Die Wand, (1965, Horma), Porträt eines Nachmittags (1967, Arratsalde baten erretratua), Bergstraße 8 (1967, Berg kalea 8)-, bere garaiko gizarte-gatazken lekukotasuna emanez, aurrerago telebistarako gidoietan egin zuen bezala -Nachbarn (1970, Auzoak), Sonntag, Achsensprung, Gesundheit! (1980, Igandea, ardatz saltoa, topa!)-. Arrakasta eta ospea, baina, antzerki-lan batek eman zion: Martin Luther & Thomas Münzer oder Die Einführung der Buchhaltung (1971, Martin Luther eta Thomas Münzer edo Kontabilitatearen sarrera). Obra horrek -kabareteko 82 agerralditan banatua- ikuspegi materialista batetik aztertzen zituen botere politikoaren mekanismoak, eta aro berri horretako politikaren eragile nagusia kapitala dela erakusten saiatzen da. Hurrengo urteetan, beste bi antzerki-lan idatzi zituen: Jean Henri Dunant (1978) eta Das Labyrinth der Träume (1983, Ametsen labirintoa). Hirurek aro mekanikoaren trilogia bat eratzen dute. Fortek XVI. mendean sortu zen munduaren ikuspegi arrazionalistan bilatzen zituen gure zibilizazio anker horren kausak eta zergatikoak. 1992an, Basilea Hiria literatura saria irabazi zuen Das Muster (1992, Eredua) eleberriarengatik. Eleberria frantses-italiar jatorriko familia baten kronika da, poloniar jatorriko beste batenaren parean egiten dena. Beste lan batzuk: Weibe Teufel (1972, Deabru zuriak), Cenodoxus (1972) eta Kaspar Hausers Tod (1979, Kaspar Hauser-en heriotza).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]