Diff'rent Strokes

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Diff'rent Strokes
Jatorria
Jatorrizko izenburua Diff'rent Strokes
Jatorrizko herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Sasoi kopurua 8
Atalak 189
Ezaugarriak
Genero artistikoa American television sitcoma Itzuli
Hizkuntza ingelesa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Herbert Kenwith Itzuli
[[Kategoria:Herbert Kenwithek Itzuli zuzendutako telesailak]]
Antzezlea(k)
Gary Coleman
Conrad Bain
Dana Plato
Todd Bridges
Charlotte Rae
Nedra Volz

[[Kategoria:Conrad Bainek Itzuli antzeztutako telesailak]]
[[Kategoria:Dana Platok Itzuli antzeztutako telesailak]]
[[Kategoria:Todd Bridgesek Itzuli antzeztutako telesailak]]

[[Kategoria:Nedra Volzek Itzuli antzeztutako telesailak]]
Bestelako lanak
Musikagilea Alan Thicke
Emanaldia
Jatorrizko igorlea NBC
American Broadcasting Company
Hasiera-data 1978ko azaroaren 3a
Amaiera-data 1986ko martxoaren 7a
Fikzioa
Kontakizunaren tokia New York
Kanpo loturak

Diff'rent Strokes (euskaraz Modu Ezberdinak) AEBtako telesaila bat izan zen. 1978ko azaroaren 3tik 1986ko martxoaren 7ra NBC (1978–1985) eta ABC (1985–1986) kateetan aireratu zen. Conrad Bain, Gary Coleman, Todd Bridges eta Dana Plato aktoreek antzeztu zutelarik.

Euskal Herrian ETB2an Arnold izenburuaz gaztelaniaz aireratu zen. Ipar Euskal Herrian 1982an TF1 katean eta 1987-1991 artean La Cinq katean, 1991an TF1 katean eta oraintxuki AB1 frantsesez aireratua izan da, denetan ere Arnold et Willis izenburua. Aldiz, Hego Euskal Herrian 1991an Tele5 katean Arnold izenburuaz gaztelaniaz aireratu zen.

Geroxeago, 1987-1989 artean ABC katean aireratu zen Webster telesailak honekin antzekotasun handia izan zuen, hartan ere, arraza zuriko guraso batzuek afroamerikar mutiko umezurtz bat adoptatzen zuten komedia zelarik, baina honako honetan ez bezala jada arrakasta askoz ere apalagoa izan zuen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Philip Drummond (Conrad Bain) New York hiriko Park Avenuera begira dagoen luxuzko atiko baten jabea den aberats zintzo eta zorrotza da. Behinola, Drummondek Harlem auzoko afroamerikar bi mutiko adoptatu eta hezi egingo ditu, Arnold (Gary Coleman) eta Willis Jackson (Todd Bridges) anaiak. Bestalde, Drummondek Kimberly (Dana Plato) izeneko ileori kizkur, aurpegi eder eta izaera oneko berezko alaba bat ere badu. Lau pertsonaiak hauek 1970eko hamarkadako amaiera eta 1980eko hamarkadako lehen erdialdeko AEB eta mundu soko komedia telesail arrakastatsu eta ospetsuenetakoa antzeztu zuten.

Telesaileko esaldi ospetsuena honako zen: "Zertaz ari haiz hizketan, Willis?", Arnoldek bere anaiaren aipamen bati aurre egin nahi zion bakoitzean esan ohi zuena, edota "Zertaz ari haiz hizketan?" edonori jaurti ohi zion esaldia edo zerbaitek ustekabean harrapatzen zuen unean aipatzen zuen esaldia, jatorrizko ingelesezko bertsioan: "What'chu talkin' 'bout, Willis?"

Telesaileko protagonistak garai hartako AEBtako Nancy Reagan Lehen Damarekin batera.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Colemanek antzeztutako mutiko lotsagabearen pertsonaia telesailaren arrakastaren gako nagusia izan zen. Paradoxikoki, aktoreak beti zuen haur itxura giltzurrunetako gaixotasun baten ondorioa zen, horregatik eta zuen garaiera txikiari esker telesailak iraun zituen 8 denboraldi luzeetan zehar 8 urteko mutiko baten itxura izatea ahalbideratu zuten.

Behin telesaila amaitu eta gero, Plato, Bridges eta Coleman berak "Diff'rent Strokes telesaileko madarikazioa" deitu zena jasan zuten, handik aurrera hiru aktoreak zoritxarrean erori baitziren, tartean droga eta sexu eskandaluak egon zirelarik, azkenean Dana Plato droga gaindosi batekin eta Gary Coleman erorketa baten ondorioz pairatutako garezur hemorragia batekin hil zirelarik.

Telesaila honek The Facts of Life izeneko spin-off edo jarraipena izan zuen.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]