Digestio

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Digestioa edo txegostea[1] irentsitako elikagaien eraldaketa prozesua da, substantzia sinpleagoetan bihurtzearena hestean xurgatuak izateko. Digestio prozesuan digestio aparatuak eta entzima ugarik hartzen dute parte.

Digestio oso garrantzitsua da organismo heterotrofoentzat, hauek hazkuntza, mantenu eta funtzionamendurako beharrezko lehengaiak eta energia elikagaietatik lortzen baitituzte. Beraz, elikagaiek ehunaak sortu, mantendu eta energia lortzeko erabiltzen dira.

Digestioaren aldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Aldi zefalikoa: aldi hau elikagaiak urdailera heldu aurretik ematen da eta bertan organismoa digestiorako prestatzen da. Ikusmenak eta pentsamenduek garunaren azala estimulatzen dute. Zapore eta usainaren estimuluak hipotalamo eta bizkarrezur-muinera heltzen dira.
  • Aldi gastrikoa: aldi honek 3-4 ordu irauten ditu. Urdailaren distentsioak eta pH azidoak estimulatzen dute. Azetilkolinaren askapena emango da eta honen ondorioz, urin gastrikoak eta azido klorhidrikoa (HCl) askatuko dira.
  • Heste aldia: hemen aldi estimulatzailea eta inhibitzailea bereizi behar dira. Partzialki txegositako elikagaiek duodenoa beteko dute eta heste gastrina askatuko da. Erreflexu enterogastrikoak berriz, piloroaren uzkurketa eragingo du elikagaien sarrera ekidinez hestera.

Digestioa pausoz pauso[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Digestioa ahoan hasten da murtxikapenarekin. Elikagaiak listuarekin eta honek dituen entzimekin nahasten dira digestioaren prozesu kimikoa hasiz eta elikadura boloa eratuz.
  • Elikadura boloa irentsi eta hestegorrian zehar urdailera heltzen da. bertan azido klorhidrikoaren eta zenbait entzimekin nahastuko da kimoa eratuz.
  • Digestio aparatuan zehar pH aldaketak izango dira eta honen arabera, hodiaren zati desberdinetan elikagaiak txegosteaz arduratzen diren entzimen aktibazio eta inaktibazioak gertatuko dira.
  • Heste mehean, gibelak askatutako behazunari eta areak askatutako lipasari esker, kimoan aurkitzen diren lipidoen degradazioa emango da gantz azido eta glizerina bihurtuz. Proteina eta karbohidratoen degradazioan parte hartuko duten proteasa eta amilasak ere askatuko ditu areak. Nahasketa honi kilo izena ematen zaio.
  • Digestioaren amaieran kiloa heste lodian pilatzen da. Uraren xurgapena emango da uzkitik kanporatuko diren gorozkiak sortuz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Onartutako hitzak digestio eta txegoste dira (Euskalterm, Elhuyar, Euskaltzaindia) eta ez *liseriketa.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]