Dike (geologia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Irudiko dike magmatikoak arroka sedimentarioak zeharkatzen ditu Makhesh Ramon haranean, Isralelen.

Dikeak, geologian, jatorri magmatikoa duten egitura tabularrak dira. Jatorrizko haitz baten pitzadura bat magmak betetzen duenean osatzen dira. Hortaz, dikeak osatzen dituzten arrokak intrusiboak izan ohi dira.[1] Alta, dike sedimentarioak ere badaude.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dikeek beste gorputz arrokatsu edo geruza batzuk zeharkatzen dituzte. Horrenbestez, dikeak zeharkatzen dituzten arrokak baino gazteagoak direla ondorioztatzen da. Beren itxurari dagokionez, inklinazio handiz sortzen diren formazioak dira, batzuetan ia bertikalak izateraino. Hala ere, deformazioak jasan ditzakete, erabateko horizontaltasuna lortuz (sillak). Honen arrazoia, jatorri tektoniko batengatik, zeharkatzen dituzten estratuen errotazioa da, horrela dikeen beren errotazioa ere eraginez.

Lodiera oso desberdinak izaten dituzte, zentrimetro gutxi batzutik eta hainbat metrorako lodiera har baitezakete. Era berean, dikearen luzera ere metro gutxi batzukoa edo zenbait kilometrokoa izan daiteke. Arroka igneo intrusiboak dira eta orotariko konposizioa izan ohi dute, basikotik ultra azidorainokoa.

Eraketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erosioak jatorrizko arroka higatzean, arroka gogorragoz osaturiko hiru dike agerian utzi ditu Coloradon.

Dikeak normalean multzoka sortu ohi dira, dike taldekatzeak osatuz. Gutxitan aurkitzen dira dike bakartiak. Dikeen eraketa espantsio indarrak dauden zona tektonikoetan gertatzen den fenomenoa da. Zona hauetan, magmaren igoera gauzatzen da eremu ahulenetik, azkenean, magma azaleratu eta guztiz kristaldu arte. Prozesu honetan sortzen diren gorputzei dikeak deritze. Esan bezala, dike hauek beste gorputz arrokatsuetan barrena sortzen dira inklinazio handiz.[2]

Sailkapena[3][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egitura hauek irizpide batzuen arabera sailkatzen dira, besteak beste: konposizio eta texturaren arabera alde batetik, eta formaren arabera bestetik.

Konposizio eta texturaren arabera:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Diabasikoa: Granitoaren konposizio bera dute, hau da, kuartzoa, feldespatoa eta biotita. Baina dike diabasikoek oso pikor finak izan ohi dituzte, begi bistaz hautemanezinak. Egitura hauen intrusioa oso tenperatura baxuan ematen da (<300 °C), 1 km eta 6 km bitarteko tartean.
  2. Basaltikoa: Dike basaltikoen kasuan, izenak dioen bezal,a konposizio basaltikoa dute eta frogatu da, eta bere barnean hutsuneak eratu daitezkeela, haitzulo bolkaniko mota bat osatuz.
  3. Granitikoa: Dike granitikoak, arroka granitiko oso handiz osatuak daude eta askotan intrusio granitikoaren azken etaparekin erlazionatzen dira, bai eta segregazio metamorfikoekin ere.

Formaren arabera:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Anularra: Barnean egitura zirkular eliptiko, poligonal edo arkeatua duten gorputz intrusibo laminarrak dira. Ganbera magmatikoan dagoen gainpresioa eten egiten da dike baten eraketaren ondorioz. Honek, gainazalean kolapso bat eragiten du, gainazalaren hauste zilindriko bat ekarriko duena. Hauste hauek magmaz betetzen joaten dira, dike anularrak sortuz.
  2. Konikoa: Dike konikoaren egitura eta eraketa dike anularren oso antzekoa da, zirkularrak eta eliptikoak baitira.  Baina berezitasun nagusi bat dute, dike taldekatze guztiak zentro intrusibo komun bat dute, horrela kono itxurako forma bat eginez. Bere lodiera oso aldakorra da, dike basikoak 10 metro inguru izatera irits daitezke, felsikoak berriz, 60 metro baina handiagoak ere izan daitezke.
  3. Erradiala: Dike erradialak, anularrak eta konikoak bezalaxe, eremu bolkanikoetan dira ohikoak, ganbera magmatikoak lurrazaletik distantzian txikira dauden eremuetan, hain zuzen ere. Dike erradialak ere zentro intrusibo komun bat dute eta bertatik irradiatzen dira dikeak, hodi laminarrak eratuz. Egitura hauetatik magmaren hedapena posible egiten da.
  4. Paraleloak: Dike taldekatze bat baina gehiagoren norabidea paraleloa denean deitu ohi zaie dike paralelo. Fenomeno honen arrazoia, indar erregionalen eragina izaten da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «CAPÍTULO 6» www.insugeo.org.ar (Noiz kontsultatua: 2018-12-03).
  2. Griem, Wolfgang. «Apuntes geología estructural: Estructuras tabulares - los diques y vetas» www.geovirtual2.cl (Noiz kontsultatua: 2018-12-03).
  3. (Gaztelaniaz) «DIQUES Y SILLS» ATLAS DE ROCAS ÍGNEAS 2013-03-11 (Noiz kontsultatua: 2018-12-03).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]