Edukira joan

Diktadura militar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Franco diktadore militarra izan zen. Argazkian, Eibarren, 1949an.

Diktadura militarra edo Militarren diktadura[1] militar talde batek herrialdea eramateko boterea hartzen duenean da. Diktadura mota honetan lider bat goi mailako elite batez babestuta boterean mantentzen da. Normalean, militarrek indarrez hartzen dute boterea, estatu kolpe baten bitartez. Elitearen partaideak gobernutik parte izaten dira biltzar baten bidez. Dena dela, hierarkia oso gogorra da eta indarra zein boterea diktadorearen eskuetan gelditzen dira. Diktadura mota hau XX. mendean mundu osoan asko zabaldu zen; izan ere, XXI. mendean ere badira horrelako diktadurak.

Ezaugarri batzuk

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Eric Allen Norlinger hiru kategoria bereizi zituen: «moderatzaileak» (statu quo politikoa mantendu nahi dutenean); «zaintzaileak» (aldaketa politikoa oztopatzen dute baina ez dute goitik beste bat bultzatzen); eta «gobernatzaileak» (aldaketa politikoa eta ekonomikoa eragin nahi dutenean).
  • Normalean, boterean mantentzeko aitzakia herrialdearen «oreka politikoa» gorde nahi dutela esatea da; sarritan ere «oso arriskutsuak diren ideologietatik salbu mantentzea» herria da. Militarrek herriaren aurrean neutralak bezala agertu nahi dute, ustelkeriaren aurrean azken babesa gisa.
  • Legedi bereziak ezartzen dituzte: salbuespeneko egoerak edo gerra legea. Horren bidez eskubide guztiak mugatuta edo, besterik gabe, ezabatuta gelditzen dira. Estatuak botere osoa hartzen du eta indarra zein errepresioa erabiltzeko garaian ez du mugarik.[2]

Azken hamarkadetan diktadura militarrak gutxitu egin dira. Hori ulertzeko argumentu desberdinak aipa daitezke:

  • Gizarteak kontrolatzeko beste sistemak indartu dira zeren eta diktadura hauek nazioartean ez daude ondo ikusita.
  • Herrialde komunisten erorketak eta Gerra Hotzaren amaierak diktadore askori aitzakirik gabe utzi zieten. Esaterako Francisco Francok boterean mantendu zen hainbeste urte bere jarrera antikomunista zela medio. Ameriketan ere diktadura asko komunismoaren aurka aritzeko bultzatu zuten, bereziki Ameriketako Estatu Batuek.

Hala ere badira oraindik orain horrelako erregimenak. Horrela, 2021eko otsailaren 1an, Myanmarren militarrek estatu kolpea eman zuten.

Diktadore militar ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. https://hiztegiak.elhuyar.eus/eu/diktadura%20militar
  2. Gutiérrez Contreras, Jua Carlos (1998). «Los Derechos Humanos y desaparecidos en dictaduras militares». América Latina Hoy (Salamancako Unibertsitatearen Edizioak). [1]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]