Dilindari
Dilindari | |
---|---|
Iraute egoera | |
![]() Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Aves |
Ordena | Passeriformes |
Familia | Remizidae |
Generoa | Remiz |
Espeziea | Remiz pendulinus Linnaeus, 1758
|
Banaketa mapa | |
![]() | |
Datu orokorrak | |
Masa | 0,95 g |
Kumaldiaren tamaina | 3,7 |
Eguneko zikloa | eguneko |
Errute denbora | 13 egun |

Dilindaria (Remiz pendulinus) remizidae familiako hegazti paseriformea da, hegoaldeko Eurasia osoan bizi dena[1]. 11 cm inguru izaten da luze. Bizkarraldea gaztaina kolorekoa du eta sabelaldea zuria. Begi ingurua beltza du. Kaskabeltzaren antzekoa da.[2]
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ebro ibaiaren ertzean, Errioxarekin muga egiten duen eremuan, agian, duela urte batzuetatik zuhaitzei lotutako ehundutako poltsa bat baliteke ikusi izana, goiko aldean alboko sarrera-hodi bat duela. Behar bada ustekabean harrapatu zaituzte ibai ertzeko zuhaitzetan, oso adar meheen muturretik zintzilik dauden eta haize txikienarekin kulunkatzen diren ile poltsak agertzeak. Hauek ez dira zuhaitzen gaixotasun arraro bat edo beldarren habia bat. Hurbil samarretik begiratuta, zuhaitzen adar meheei, ezkutalekua egokia bada eta presarik ez badugu, txori txiki bat ikus dezakegu, maskara beltz zabal batek aurpegi zuria ezkutatzen diona, ahoan larba bat duela poltsaren tutuan sartzen dena, non txio zorrotzak entzuten diren. Agian hobeto ikusiko dugu haren tamaina txikia mozorroduntxoak irteten duenean, 11 cm ingurukoa tamainaz, bizkarraldea tonu gorrixkakoa du, hegoetan eta buztanean jarraitzen duena, ertz argiekin, eta azpiko zatietan gaztaina koloreko ñabardurak dituen okre kolore batera lausotzen dena. Heldu biak etortzen badira, emea bereizteko aukera izango dugu arrak baino kolore apur bat arreagoagatik, maskara txikiagoagatik eta garondo grisagoagatik, desberdintasun horiek beti oso argiak ez diren arren. Gazteak argi eta garbi bereiz daitezke helduengatik kolore gorriagoagatik eta oso gutxi markatutako maskaragatik.[3]
Biologia eta ohiturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Habiatik urrun errazago ikusten da. Biziak eta mesfidatiak, zuhaitzen eta paduretako landarediaren goiko aldean maiz ibiltzen dira, non aurkitzen zailak diren, bere ahots berezia izan ezik, oihu altua eta batzuetan errepikatua, ”ssiiiii” gisa transkriba daitekeena. Habia egiteko garaian bakarti ibiltzen da, beren buruarentzat eta ondorengoentzat janaria bilatuz ibaiertzetan eta lezkadietan ugariak diren landareetan. Garai honetan eraikitzen du bere habia bitxia material ugari ehunduz hain zuzen. Landare-zuntzak, ilea, artilea, amaraunak eta makalek, sahatsek eta zintabelarrek isurtzen duten bilo zuria. Habia eraikitzerakoan bi helduek elkarlanean hasten dira, zuntz batzuk zintzilik jarriz habiaren oinarrirako, goiko aldea itxiaz, eta azkenerako utziz sarrerako tutua. Bi asteko lanaren ondoren, horma sendo eta erresistenteak dituen habia ehuntzen dute, txitaldi osoan osorik iraungo duena, eta hurrengo udaberrian ere ia hondatu gabe egoten dena
Habia egiteko gehien aukeratzen duten zuhaitza zurzuria da, eta gutxiagotan makala, zumarra eta sahatsa. Ugaldu ondoren eta oso gregarioa ez izan arren, mugimendu irregularrak eta noraezean egiten ditu, batzuetan talde txikietan zingiren gainazalean, lezkadietan eta kanaberadietan, ugaltze-eremuetatik asko urrundu daitezke. Hala, batzuetan udazkenetik aurrera gure kostaldeko padura eta lezkadietan ikus daiteke, ugaltzen ez den lekuetan.
Bere elikadura intsektuen kontsumoan oinarritzen da, landaredian harrapatzen dituenak, baina basalandareen hazi kopuru handia ere gehitzen da bere dietan, batez ere neguan.
Gehienetan 6-8 arrautzaz osatutako errute bat egiten dute, batzuetan bi, zuriak eta distirarik gabekoak, jarri berriak direnean arrosa koloreko tinduekin. Emeak 13-14 egunez inkubatzen ditu, eta txitak 16-18 egunez egoten dira habian. Habia uztean oraindik, aho horia ahosabaian orban ilunekin izaten dute. Habia utzi ondoren hainbat astez elkarrekin egoten dira guztiz independenteak izan arte.
Banaketa, habitata eta egoera.
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dilindariak, banaketa-eremu oso etena du. Europako eta Asiako klima boreal, epel eta mediterraneoko guneetan zehar hedatzen da. Europan ekialdeko eremu handi bat okupatzen du eta gero Mediterraneoko eremua mendebalderantz, Iberiar penintsulara arte. Hemen Mediterraneoko kostaldean agertzen da eta gaur egun barnealdean sartzen ari da Ebro Haranari eta beste ibai arroei jarraituz.
Ez dira urte asko izango Ebrotik gora heldu dena, Arabako Errioxara. Ur ertzeko, zuhaizti, makal eta abarren zuhaitz edo zuhaixka landarediarekin estuki lotua, ibar-baso, makaldi etab., batez ere burzuntzen zale garbia. Ebro ibaiaren ertzean aurkitzen da baina, momentuz behintzat, ez dirudi Conchas de Haro haitzartetik gora zabaldu denik.
Bere hedapen prozesuarekin jarraituz, Ebroko gainontzekoa eta bere ibaiadarrak datozen urteetan kolonizatuko dituela uste da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ BirdLife International (2004). Remiz pendulinus. 2006. IUCN Red List of Threatened Species. IUCN 2006
- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
- ↑ (Gaztelaniaz) Administracion de la Comunidad Autonoma de Euskadi. (1989). Euskal Autonomiu Elkarteko Ornodunak. Graficas Santamaria S.A., 283 or. ISBN 84-7542-639-5..
![]() |
Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |