Dillenburg

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Dillenburg
 Alemania
Dillenburg01.jpg
Wappen Dillenburg.png
Administrazioa
Herrialdea Alemania
Alemaniako estatua Hessen
Gobernu-eskualdeGießen
BarrutiLahn-Dill-Kreis
Posta kodea 35683
Udal kodea 06532006
Geografia
Koordenatuak 50° 44′ 00″ N, 8° 17′ 00″ E / 50.733333333333°N,8.2833333333333°E / 50.733333333333; 8.2833333333333Koordenatuak: 50° 44′ 00″ N, 8° 17′ 00″ E / 50.733333333333°N,8.2833333333333°E / 50.733333333333; 8.2833333333333
Dillenburg hemen kokatua: Alemania
Dillenburg
Dillenburg
Dillenburg (Alemania)
Lahn-Dill-Kreis Dillenburg.png
Azalera 83.88 km²
Altuera 230 m eta 232 m
Mugakideak Eschenburg, Siegbach, Herborn Itzuli, Breitscheid eta Haiger
Demografia
Biztanleria 23.431 bizt. (2014ko abenduaren 31)
Dentsitatea 279,34 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia 02771
Ordu eremua UTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuak Orange eta Hereford
www.dillenburg.de

Dillenburg Alemaniako Hessen estatuan dagoen hiri bat da. Aspaldiko denboretan Dillkreis barrutiko hiriburua izan zen eta gaur egun Gießen eskualdeko Lahn-Dill-Kreis barrutian dago. Orange-Nassau etxeari lotutako eskualde eta hiriak zeharkatzen dituen Orange ibilbidean dago.

83.88 km²-ko azalera dauka eta 2010ean 23.608 biztanle zituen[1].

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dillenburg Westerwald mendizerraren ekialdean kokaturik dago, izena ematen dion Dill ibaiak eraturiko ibar estuan. Hiria bera hainbat herritan banaturik dago, honako hauetan hain zuzen ere; Donsbach, Eibach, Frohnhausen, Manderbach, Nanzenbach, Niederscheld eta Oberscheld.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo aipamena 1254koa da. Nasau etxearen Orange atalaren egoitza zen. XIII mendean gaztelua zuen baina egurrezkoa izanik Dernbacher gatazkan erautsia izan zen eta ez da ezta irudirik ere gelditu.

XIX mendean trenbidea iristeareik batera hiria industrializatu egin zen. Lahn, Dill eta Sieg ibarretan burdin meategiak eta fundizioak ireki ziren. Jarduera hau zela eta, Bigarren Mundu Gerran bonbakatua izan zen hiria. 1968an itxi ziren azken meategi eta fundizioak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Die Bevölkerung der hessischen Gemeinden Hessisches Statistisches Landesamt. 2010eko abenduaren 31.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dillenburg Aldatu lotura Wikidatan