Dimitrios Rallis
Itxura
Dimitrios Rallis (grezieraz: Δημήτριος Ράλλης; Atenas, 1844 – ibidem, 1921eko abuztuaren 5a) greziar politikaria izan zen. Greziako lehen ministroa izan zen 1897an, 1903an, 1905ean, 1909an eta 1920tik 1921era.
Politikarien familia bateko kidea, aitona fanariota izan zen eta aita ministroa.
Alderdi Neohelenikoaren edo Hirugarren Alderdiaren sortzailea eta burua izan zen. 1872tik Atenasko barrutian diputatu izan zen. Hainbat gobernutan ministro izan zen eta bost aldiz lehen ministro (1897, 1903, 1905, 1909 eta 1920-1921). Bere azken gobernuan, Konstantino I.a erregearen jarraipenari buruzko plebiszitu bat egin zen.
Ioannis semea eta Georgios biloba ere lehen ministroak izan ziren.