Dindsenchas
Dindsenchas edo Dindshenchas (ortografia modernoaren arabera: Dinnseanchas, Dinnsheanchas edo Dınnṡeanċas), "lekuen tradizioa" esan nahi du (dinnseanchas hitz irlandar modernoak "topografia" esan nahi du), antzinako irlandar literaturako testu onomastiko mota bat da, leku izenen jatorria eta leku horiekin zerikusia duten gertaeren eta tradizioen kontaketa egiten duena. [1][2] Testuan azaltzen diren kondaira asko pertsonaia mitiko eta legendarioen ekintzei buruzkoak direnez, Dindsenchas iturri garrantzitsua da Irlandako mitologia aztertzeko.
Ezaugarriak, testu argitaratuak eta jatorria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Dindsenchas testuaren gorputz literarioak 176 poema inguru ditu, gehi hitz lauz idatzitako iruzkin eta ipuin independente batzuk ("prosazko Dindsenchas" esaten zaiona, askotan, "bertsoan", "poetikoa" edo "Dindsenchas metrikoak" delakoetatik bereizteko).
Bilduma bera, bi zati desberdinetan biziraun du. Lehen zatia Leinstergo Liburuan dago, XII. mendeko eskuizkribu batean. Testuak beste eskualde mailako iturritatik bilduta izan zelaren zeinuak erakusten ditu, eta poema-libururik zaharrenak, gutxienez, XI. mendekoak izango ziren. Bigarren zatia gutxi gorabehera bere horretan dago hamahiru eskuizkributan, gehienak XIV. eta XV. mendekoak. Zati hori Leinstergo Liburuaren testuaren ondoren konposatutako zenbait poema ditu. Dindsenchas -eko istorioak sagen testuetan ere sartu ziren, hala nola Táin Bó Cúailnge eta Acallam na Senórach.
Iturri idatzi horien bidez gaur egun ezagutzen den arren, Dindsenchas ahozko literaturaren tradizioaren emaitza da argi eta garbi, eta laguntza mnemoteknikoa eta dibertitzeko modu bat izateko egituratuta daude. Ez ditu oso istorio zehatzak ematen lekuen izendapenak nola sortu ziren azaltzeko. Emandako kontakizun asko izenei egokitzeko eginak izan ziren, eta ez alderantziz, batez ere leku bat olerkien konposizioaren garaian hitz egiten zen irlandar hizkuntza baino askoz zaharragoa den kasu askotan.[3] Beste kasu batzuetan, Dindsenchas-eko poetek leku batzuetarako izenak asma zitzaketen, leku horren izena (izena baldin bazuen) haiek ezagutzen ez zutenean. Azterketa zehatz baten arabera, kristautasunaren aurreko jatorria dute ipuin gehienek[4]. Adibidez, K.o. V. mendean (Irlandar erregistro idatziak agertzen hasi zirenean) erabiltzen ez ziren lekuen izen asko agertzen dira.
Antzinako Irlandako elitearen hezkuntzaren zati garrantzitsua izan zen tokiko lekuen historia errealaren edo asmatutakoa ezagutza.[5] Armadaren eraketaren parte izan zen, eta harentzat paisaia ezagutzea funtsezkoa zen. Bardoen kastarako ere funtsezko ezagutza izan zen, eta espero zen haiengandik poemak errezitatuko zituztela leku izenen jatorriari buruzko galderak erantzunez, beren eginbehar profesionalen parte gisa. Horren ondorioz, baliteke Dindsenchas hazi izana, eskoletan bildutako tokiko testuak ugaritu egin zirelako, beren eremuko lekuei buruz irakasteko modu gisa.
Hauek dira Dindshenchas metrikoaren lehen estrofak:
| Irladera zaharraz[6] | Inglesesez[7] | Euskaraz |
|---|---|---|
Temair I[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|
Temair I[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|
Temair I[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|
- 5] Bost hizki falta direla esan nahi du
- * dardarti esateko hitz jokoa
Testuaren edizio modernoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Edward J. Gwynnek Dindsenchas-eko poemak bildu eta itzuli zituen Behi Nabarraren Liburua, Leinster-go liburua, Renne eskuizkribua, Ballymoteko liburua, Lecango liburu handia eta Lecango liburu horia oinarri hartuta, eta The Metrical Dindshenchas idazlanean argitaratu zuen, 1903tik 1935era bitarteko lau liburukitan, eta 1935eko aurkibide orokor bat gehitu zion.
Kanpo-loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- The Metrical Dindshenchas , Edward J. Gwynnek argitaratua eta itzulia, CELTn
- Rennes Dindshenchasen Prosazko Ipuinak, Whitley Stokes-ek argitaratu eta itzuliak, Thesaurus Linguae Hibernicae-n
- Bodleian Dinnshenchas: testua eta itzulpena Whitley Stokes-en eskutik
- Edinburgh Dinnshenchas: testua eta itzulpena Whitley Stokes-en, [1]
- Poema hautatuak Mythicalireland.com lanean
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ dind "notable place"; senchas "old tales, ancient history, tradition" - Dictionary of the Irish Language, Compact Edition, 1990, 215, 537 or.
- ↑ Collins Pocket Irish Dictionary. 452. or.
- ↑ Jones Celtic Encyclopedia: Dindsenchas. .
- ↑ Westropp, T. J.. (1899). «Notes and Folklore from the Rennes Copy of the "Dindsenchas"» The Journal of the Royal Society of Antiquaries of Ireland 9 (1): 21–27. ISSN 0035-9106. (kontsulta data: 2025-12-03).
- ↑ Hughes, Kathleen. (1972). Early Christian Ireland: An introduction to the sources. Ithaca: Cornell University Press, 166–167 or..
- ↑ «The Metrical Dindshenchas» celt.ucc.ie (kontsulta data: 2025-12-05).
- ↑ «The Metrical Dindshenchas» celt.ucc.ie (kontsulta data: 2025-12-05).