Edukira joan

Ding Junhui

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ding Junhui

(2015)
Bizitza
JaiotzaYixing (en) Itzuli1987ko apirilaren 1a (38 urte)
Herrialdea Txinako Herri Errepublika
Hezkuntza
HeziketaShanghaiko Jiao Tong Unibertsitatea
Jarduerak
Jardueraksnooker player (en) Itzuli
Ezizena(k)The Dragon
snookerding.com

Ding Junhui (txineraz: 安市; Yixing, Jiangsu, Txina; [1] 1987ko apirilaren 1a) snooker jokalari profesionala da. Asiako jokalaririk arrakastatsuena izan da kirolaren historian, Zhao Xintong 2025ean munduko txapeldun bihurtu arte.

Kirol ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere ibilbidean zehar, 2025 bitartean, ranking ofizialeko 15 titulu irabazi ditu, horien artean hiru Erresuma Batuko Txapelketa (2005, 2009, 2019). Birritan iritsi da Masterseko finalera, 2011n behin irabazi zuelarik. 2016an, Munduko Txapelketako finalera iritsi zen Asiako lehen jokalaria bihurtu zen.

Ding bederatzi urterekin hasi zen snooker jokatzen, eta 2002an nazioarteko protagonismora igo zen, 21 urtez azpiko Asiako Txapelketa eta baita adin guztietako Asiako Txapelketa ofiziala irabazi ondoren. 2003an profesionala bihurtu zen 16 urterekin. Bere lehen arrakasta profesional handiak 2005ean iritsi ziren, Txinako Irekia sorpresaz irabazi zuenean batik bat: gonbidapeneko sarbidea lortu zuen lehiaketara, etxa txandaz txanda iritsi zen finalera, bertan Stephen Hendry izarra garaitzeko. Urte berean Erresuma Batuko Txapelketa irabazi zuen, hori erdietsi zuen britainiar uharteetatik kanpoko lehen jokalaria bihurtuz.[2]

Bizitza pertsonala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ding poses for a photograph with a fan. Many other fans are nearby.
Ding zaleekin 2016an

Ding Shanghaiko Jiao Tong Unibertsitatean matrikulatu zen 2006an, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza ikasteko.[3] Bere bizitoki nagusia profesionala izan denetik Sheffield (Ingalaterra) izan da, Munduko Txapelketa egiten den hirian [4] Praktikak Sheffieldeko Kirolaren Institutu Ingelesean egiten ditu[5][6] eta Sheffield United futbol taldearen jarraitzailea da.[7]

2007an 18 urte zituenean kirolean zentratuz trebatzeko Sheffielden hasi zenean bizitzen, bere ama joan zen berarekin bizitzera, eta etxea beste bi jokalari txinatarrekin partekatu zuten bertan.[8] Dingen ama, Chen Xijuan, minbiziak jota hil zen 2017ko urtarrilean, 55 urte zituela.[2]

2014an, Ding Zhang Yuanyuanekin ezkondu zen, Apple Zhang izenez ere ezaguna. Bikotearen alaba 2018ko abuztuan jaio zen.[9]

Ding izar mediatiko bat izan da Txinan profesionala bilakatu zenetik, eta bere ibilbidea inspiraziotzat jo dute aditu guztiek Txinan harrezkero sortu diren jokalari on andanaren agerpenean. Marrazki bizidunetako telesail bat, Dragon Ball No. 1, ekoitzi zuten 2010ean Txinako telebistarako, zeinean Ding Junhuirengan inspiratutako jokalari gaztetxo bat snooker barietate fantastiko batean aritzen zen.[10]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Ding Junhui» artikulutik itzulia izan da, 2025-05-06 data duen 1289135759 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2025-05-06 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
  1. «Junhui Ding – Player Profile – Snooker» Eurosport.
  2. a b (Ingelesez) Kane, Desmond. (2017-04-27). «Ding Junhui on pain of losing mum to cancer: ‘I'll give everything to become world champion for her'» TNT Sports UK (kontsulta data: 2025-05-15).
  3. Snooker prodigy Ding enrolled as freshman. China Youth Connection 27 December 2006.
  4. Macleod, Calum. (2 May 2016). «China holds its breath as glory beckons for snooker player» The Times ISSN 0140-0460..
  5. Rawcliffe, Jonathan. (11 April 2007). «Snooker's frame academy» BBC Sport.
  6. «Home | Star Snooker Academy» www.starsnookeracademy.com.
  7. Evans, Alex. (12 November 2014). «Another Sheffield United patron, Lindsay Graham, quits in row over Ched Evans training with club» The Star (Sheffield).
  8. (Ingelesez) Everton, Clive. (2007-01-23). «Future bright for defeated Ding» The Guardian ISSN 0261-3077. (kontsulta data: 2025-05-15).
  9. (Ingelesez) «New Baby For Ding» World Snooker 9 August 2018.
  10. Liu Shanshan. (2011-05-20). «Cartoon series showcases Ding Junhui's life story» usa.chinadaily.com.cn (kontsulta data: 2025-05-15).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]