Dino Risi

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Dino Risi
Dino Risi Cannes.jpg
Bizitza
Jaiotza Milan1916ko abenduaren 23a
Herrialdea  Italia
Heriotza Erroma2008ko ekainaren 7a (91 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak italiera
Lanbidea
Lanbidea zinema zuzendaria, gidoilaria eta psikiatra
Nominazioak
IMDb nm0728271

Dino Risi (Milan, Italia, 1916ko abenduaren 23a - Erroma, Italia, 2008ko ekainaren 7a) italiar zinemagilea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren Mundu Gerraren ostean egin zuen film laburrak, Barboni (1946), Veneziako Mostraren saria jaso zuen. Gero, behe-mailako klaseen bizitza eta ohiturak estetika neorrealistaz agertzen zituen film laburrak egin zituen.

Neorrealismoa beherantz hasia zelarik Poveri ma belli (1956, Pobreak baina ederrak) komedia egin zuen, arrakasta handia izan zuen film luzea.

Aurrerago, ohiturazko komediak egin zituen, asko eta asko Italiako antzezle ospetsuenekin: Vittorio De Sica eta Sofia Loren, Vittorio Gassman, Ugo Tognazzi. Askoren artean egindako filmetan ere parte hartu zuen.

1970etik aurrerako filmek umore beltza, satira eta ezkortasuna dute ezaugarri nagusitzat.

Filmak: Una vita difficile (1961, Bizimodu nekeza); Il sorpasso (1962); I mostri (1963, Munstroak); In nome del popolo italiano (1971, Italiako herriaren izenean); Profumo di donna (1974, Emakume perfumea); I nuovo mostri (1977, Munstro berriak).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]