Artikulu hau "Kalitatezko 1.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da

Dinosauro

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu


Dinosauro
Fosilaren garaia: Triasiko-Kretazeoa (Theropodaren ondorengoa den Aves ordenaren espezieak gaur egun bizi dira.)

T. Rex baten buruhezurra.
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Reptilia
Kladoa: Dinosauriformes
Goiordena: Dinosauria
Owen, 1842
Ordenak

Dinosauroak (grezieraz δεινόσαυρος, musker izugarriak) animalia talde bat dira, superordena biologiko bat osatzen dutenak. Gaur egungo hegaztiak dinosauroen ondorengoak direla uste da, eta horregatik haiekin batera klasifikatzen dira. Dinosauro hitza historiaurreko edozein narrasti deskribatzeko erabiltzen da kasu askotan, pterosauro hegalariak, itsasoko iktiosauro eta plesiosauroak... nahiz eta ez izan dinosauroak.

Dinosauroak Triasiko aroaren erdialdetik Kretazeoaren amaiera arte ugaritu ziren (duela 210-225etik, 65 miloi urtera arte): aro hartan gehienak, hegaztiak ezik, galdu egin ziren. Hipotesi asko dauden arren, onartuena meteorito batek lurra jo zuelakoa da (Chicxulub talka).

Hala ere, baliteke guztiz desagertu ez izana. 1861an aurkitu zen Archaeopteryxak dinosauroen eta hegaztien arteko harreman bat zegoela aditzera ematen zuen. Archaeopteryxak, era berean, oso antza handia zuen Compsognathus izeneko dinosauro harrapari txikiarekin. Hortik aurrera, Theropoda ordena hegaztien arbasoak direla teorizatu da. Gaur egungo paleontologo gehienen ustez, hegaztiak bizirik dauden dinosauro bakarrak dira eta horietarik batzuen arabera dinosauroak eta hegaztiak klase bakar baten barruan bildu beharko lirateke.[1] Horietaz gain, gaur egun bizirik dauden animalien artean krokodiloak dira haien gertuko senide bakarrak. Dinosauroek, krokodiloek eta hegaztiek Archosauria taldea sortzen dute, Permiarraren bukaeran agertu zen narrasti mota bat, Triasikoan nahiko ohiko bilakatu zena.

Sailkapenean Dinosauria Sauropsidaren barruko goi-ordena bat da. Guztiek dituzte hainbat sinapomorfia batzuk ahal izateko, adibidez femurra aldakari angelua duen eta aldakan hutsa den kondilo baten bitartez batzen zaio. Hori ugaztunetan ere agertzen da eta atzeko hankek gorputz osoari euts diezaioten ahalbidetzen du. Dinosauroak, gainera, euren aldakaren morfologiaren arabera sailkatzen dira.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dinosauro izena Richard Owenek proposatu zuen 1842an. Britainia Handian aurkitutako narrasti erraldoien fosilak deskribatzeko izena zen. Grezieratik dator: δεινός (deinos, "izugarria") eta σαύρα (saura, "musker" edo "narrasti"). Orokorrean, izen zientifikoaz ezagutzen ditugu eta jendeari arraro egiten zaizkio izen horiek. Owenen intentzioa ez zen beldurra sartzea, baizik eta animalia haien tamainaz ohartaraztea.[2]

Sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dinosauroen sailkapenak aldaketa ugari izan ditu denboran zehar: haiek taldekatzeko hainbat sinapomorfia erabiltzen dira. Hala ere, dinosauro ugari egon ziren, baliteke gaur egungo haragijale, belarjale, orojale eta intsektujaleen arteko banaketaren antzekoa izatea. Dinosauroak kanpo itxuragatik baino hezurren morfologia ogiaren arabera sailkatzen dira: talderik handienak aldakaren bitartez egiten dira.

Sinapomorfiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dinosauro guztiek Archosauriak zuen hezurduraren aldaera komun batzuk zituzten. Genero batzuek geroago bestelako bilakaerak garatu zituzten, baina badira guztiek dituzten oinarrizko ezaugarri batzuk. Taxoi bateko kide guztiek dituzten ezaugarri komunei sinapomorfia deritze:

Dinosauroen artean honako hauek agertzen dira:

  • Aurreko gorputz-adarretan, laugarren eta bosgarren hatzak galdu ziren.
  • Atzeko gorputz-adarretan, behatzen kopurua lautik hirura igaro zen.
  • Sakroa dute, bi edo hiru ornoz osatua.
  • Azetabuloa zulatuta dago eta hutsune bat du erdian.
  • Aldakaren artikulazio berezia.
  • Aurreko gorputz-adarrak txikiagoak dira atzekoak baino.
  • Bi aho-sabai zituzten eta horrela aldi berean jan eta arnasa har zezaketen.
  • Izterrezura erlatiboki zuzena da eta haren burua erdian lerrokatuta dago.
  • Burezurra diapsidoa da, hau da, bi zulo ditu alde tenporalean.
  • Aurreko gorputz-adarretan, ukondoa atzerantz orientatuta dago.
  • Atzeko gorputz-adarretan, belaunak aurrerantz orientaturik daude.
  • Lurtarrak dira.

Taxonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taxonomia filogenetikoan dinosauroak "Triceratops eta gaur egungo hegaztien arteko arbaso komunik berrienaren ondorengo guztiak" dira. Bi taldetan banatuta daude, aldakaren formaren arabera: Ornithischia (hegazti aldaka) eta Saurischia (narrasti aldaka). Ornitiskioek aldaka atzerantz orientatua dute eta sauriskioek, kranealki (aurrerantz). Ornitiskioak definitzeko "Triceratopsi sauriskioei baino gertuago dagoen arbaso komun bat duten taxoi guztiek". Sauriskioak, ordea, "gaur egungo hegaztiekin ornitiskioekin baino arbaso komun gertuago bat duten taxoi guztiak" dira. Beste sailkapen batzuetan "Megalosaurus eta Iguanodonen arbaso komunik gertukoenaren ondorengo guztiak" moduan agertzen da.

Zuhaitz filogenetikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historian zehar, zuhaitz filogenetiko ugari proposatu dira, eta zenbait eta gehiago ikertu, gero eta aldaketa gehiago egiten dira. Oraindik ere kontsentsu handia duen zuhaitz bat lortu ez den arren, wikispeciesen proposaturiko sailkapen hau erabil liteke, azpiordenaren mailaraino.

Dinosauria    
Ornithischia.pngOrnithischia[3]    
Cerapoda[4]

Ceratopsia



Ornithopoda Dollodon bampingi Steveoc86.jpg



Pachycephalosauria Pachycephalosauria jmallon.jpg



Thyreophora[5]    

Ankylosauria Edmontonia dinosaur.png



Stegosauria




Saurischia.pngSaurischia[6]    
Sauropodomorpha    

Prosauropoda Sellosaurus.jpg



Sauropoda EuhelopusDB2.jpg



Theropoda

Ceratosauria Dilophosaurus.jpg


Tetanurae

Spinosauroidea Megalosaurus dinosaur.png


Avetherapoda

Carnosauria Allosaurus BW.jpg



Coelurosauria






Herrerasauria Eoraptor sketch5.png





Fisiologia eta portaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tamaina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fosil asko oraindik aurkitu behar badira hegaztiak ez diren dinosauroak, orokorrean, handiak direla esan daiteke. Euren barruan sauropodoak oso handiak ziren. Orokorrean hartuta, azpitalde gehienak euren inguruan zeuden beste animaliak baino handiagoak ziren. Horixe da, agian, jendeari sortu dioten interesaren oinarrietako bat. Hala ere, dinosauro txikiak ere baziren: batzuek oilo baten tamaina zuten, Compsognathus bezala, eta txikiagoak ere aurkitu dira. Agertu diren haien fosilak ez dira hain ondo kontserbatzen, tamaina txikiko hezurrak errazago hausten baitira.

Sauropodo gehienak ezin ziren azkar mugitu, beren tamaina eta pisua zela eta. Hazkuntzako muga praktikoak badira: tamaina handiagoa izan balute, horietako asko ezingo ziratekeen mugitu ere egin. Alabaina, tamaina ez zen arazoa izan denbora luzean bizi ahal izateko eta espezie asko gaur egungo bizirautearen batez bestekoa baino luzeago bizi izan ziren.

Bestalde, baziren dinosauri txikiak, arinak eta meheak ere. Tetanurae hartzen da dinosauro talderik azkarrentzat. Tyrannosaurusa, adibidez, oso handia izan arren, azkarra zela onartzen da, batez ere burezurrean zituen zuloek asko arintzen baitzuten.

Gaur egungo animalia lurtarrekin alderatuz gero, nahiko argia da diferentzia: ezagutzen den elefanterik handienak 12 tonako pisua du, eta jirafarik altuenak 6 metro, hau da, txiki geratzen dira dinosauro askorekin alderatuta.

Mugak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fosilak aurkitu diren dinosauroen artean altuena eta astunena Brachiosaurus zen. Tanzanian aurkitu zen 1907 eta 1912 artean. Berlingo Humboldt Museoan dago eta 12 metroko altuera du[7]. Ziurrenik 40 eta 60 tona arteko pisua bide zuen. Luzeena, ordea, Diplodocus bat da, gutxi gorabehera 30 metrokoa, Wyomingen aurkitua, 1907an.

Hala ere, 1970an aurkitutako Argentinosaurusek ziurrenik 100 tonako pisua bide zuen eta Seismosaurus izenekoa 50 metro luze zen. Sauroposeidonek 18 metroko altuera zituen. Kontuak kontu, baliteke Bruhathkayosaurusa sauropodorik handiena izatea. Aurkitu diren izterrezur, aldaka, tibia, erradio eta ornoak, guztiak oso gaizki fosilizaturik, mota horretako animaliari egotzi zaizkio. Agian landare fosilak ziren, dena den. Amphicoelias izena eman zitzaion beste baten 2,5 metroko saihetsa ere aurkitu omen zen, baina, antza, garraioan apurtu zen.

Batez besteko tamaina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tyrannosaurus rex baten eta Homo sapiens baten arteko konparaketa.

Dinosauroen hedapena Triasikoaren bukaeran hasi zen, eta tamainan zein portaera eta itxuran aldaketa handiak gertatu ziren. Beraz, batez besteko tamaina bat ezartzea lan zaila da. Dirudienez, denbora geologikoan zehar dinosauroen batez besteko tamaina aldatuz joan zen.[8]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Bakker, R. T., Galton, P., 1974. Dinosaur monophyly and a new class of vertebrates. Nature 248:168-172.
  2. Farlow, J.O., and Brett-Surman, M.K. (1997). Preface. In: Farlow, J.O., and Brett-Surman, M.K. (eds.). The Complete Dinosaur. Indiana University Press, ix-xi. ISBN 0-253-33349-0.
  3. Ornitischia - Wikispecies
  4. Cerapoda - Wikispecies
  5. Thyreophora - Wikispecies
  6. Saurischia - Wikispecies
  7. Colbert, E.H. (1968). Men and Dinosaurs: The Search in Field and Laboratory. E. P. Dutton & Company:New York, vii + 283 p. ISBN 0-14-021288-4.
  8. Thomas R. Holtz: «My working hypothesis for (dinosaur) body size», Dinosaur Mailing List, 1998-05-01.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dinosauro Aldatu lotura Wikidatan
Wikispezieetan bada informazioa gehiago, gai hau dela eta: Dinosauria