Edukira joan

Dionisio Traziakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dionisio Traziakoa

Bizitza
JaiotzaBizantzio eta Alexandria, K.a. 170
HeriotzaRodas, K.a. 90 (79/80 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako greziera
Irakaslea(k)Aristarko Samotraziakoa
Apollonius Aristarcheus (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakgrammarian (en) Itzuli eta idazlea
Lan nabarmenak

Dionisio Traziazkoa, ager daitekeena Dionysios Thrax ( antzinako grezieraz: Διονύσιος ὁ ΘρᾷξDionýsios ho Thrāx) eta Dionysius Thrax (erromatarrek emandako izena) izenez ere, antzinateko lehen hizkuntzalarien artean jar daitekeen pentsalari greziarra da, lehen gramatikalaria askoren iritziz.

Pergamoko eskolako filosofo eta filologoen artean, hizkuntzaren ezaugarro erregulartasunetan zentratu ziren batzuk izan ziren, batez ere 3. mendetik 1.era. Horien artean nabarmendu ziren Aristarko Samotraziakoa (217-145 K.a.), eta honen dizipulu nabarmemena izan zen Dionisio Traziakoa.

Mendebaldeko lehen gramatikaren egiletzat hartzen dugu Dionisio bere “Τέχνη γραμματική” ( Technē grammatikē, “zientzia gramatikala”) liburuagztik. Lan laburra da, 45 lerrokada gordin, baina grekoen lau mendetako hausnarketa gramatikalaren fruitua. Bertan emango da esaldiaren, eta izen hori merezi lezakeen, lehen definizio zehatza: esaldia da... hitzez eginiko osotasuna, pentsamendu oso bat adierazten duena.[1] Grekeraren fonologia eta morfologia ditu ardatz, eta flexio kontzeptuaren deskribapen goiztiar bat ere bada bertan.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Hidalgo Eizagirre, Victor. (1999). «Hitzen ordena eta esaldiaren egitura informatiboa: Gogotea historiko zenbatien berri labur: Antzinatea» Fontes linguae vasconum: Studia et documenta 31 (82): 431–458. ISSN 0046-435X. (Noiz kontsultatua: 2023-06-04).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]