Basa errukula

Wikipedia, Entziklopedia askea
Diplotaxis tenuifolia» orritik birbideratua)
Basa errukula
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaBrassicales
FamiliaBrassicaceae
LeinuaBrassiceae
GeneroaDiplotaxis
Espeziea Diplotaxis tenuifolia

Basa errukula (Diplotaxis tenuifolia) Brassicaceae familiako barazkia da, jatorriz Mediterraneo eskualdekoa. Sukaldaritzan estimatua da, hosto jangarriek piperbeltz zapore arina baitute.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Landarea 20-80 cm hazten da, eta zurtoin oso adarkatuak ditu, adar bakoitza 3-6 hosto gilngildunekin, forma anitzekoak.

Loraketa luku terminaletan gertatzen da. Loreak horiak dira eta gurutzean ezarritako lau petalo dituzte, bakoitza 8-15 mm luze. Fruituak 2-4 mm zabal eta 3-6 mm luze duten silikua txikiak dira, gehi 2 mm-ko gehigarri bat, barnean hazi ugari dituena.

Nahiago ditu lurzoru nitrogenatuak, basikoak, solteak eta hareatsuak. Lantzen oso erraza da. Ura duen neurrian hostoa eman eta eman egingo du[1].

Basa errukula aberatsa da azido askorbikoan, karotenoideetan, polifenoletan eta glukosinolatuetan (batez ere glukosativina eta glukoerucinan, zapore mina ematen diotenak). Hostoak mastikatzen direnean, mirosinasa entzimaren bidez, glukosinolatuak isotiozianatoetan eta indoletan metabolizatzen dira.

Erabilerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Basa errukula sukaldaritzan erabiltzen da, batez ere gordina entsaladan, pastarekin nahastuta edo betegarriak egiteko, errukula bezala[2].

"Errukula" izenarekin saldu ohi da.

Sinonimiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Bizi baratzea. Errukula. (Noiz kontsultatua: 2020-03-21).
  2. (Italieraz) Diplotaxis tenuifolia, principali specie della tradizione alimentare. (Noiz kontsultatua: 2016-2-9).
  3. Tela botanica. .[Betiko hautsitako esteka]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]