Diptongizazio
Hizkuntzalaritza historikoan, diptongizazioa monoptongo bati eragiten dion soinu-aldaketa bat da, diptongo edo triptongo bat sortuz. Monoptongo bat soinu bokaliko puru bat da, artikulazioa finko bat duena hastapenetik bukaerara, beherantz edo gorantz edo artikulazio posizio berri baterantz lerratzen ez dena. Diptongoa, aldiz, bata bestearen ondorengo bi soinu bokalikoren konbinazioa da silaba bakar batean. Teknikoki, diptongo bat bi jomuga ezberdin dituen bokal bat da; hau da, bokala ahoskatzerakoan mihiaren kokapena aldatzen da.
Motak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Diptongizazioa baldintzatua edo testuingururik gabekoa izan daiteke. Azentuak edo beste soinu baten eraginak abiaraz dezake, edo arrazoi argirik gabe gara daiteke.
Asimilizazioaren ondorioz
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bokal haustura (vowel breaking) batzuetan diptongizazio azpimotatzat hartua da. Bokal hausturan, diptongizazioa bilakabide harmoniko baten ondorio da: hor, ondoko bokal edo kontsonantearen eraginez, bokal bat diptongizatzen da.
Bokal hausturan jatorrizko bokal hutsa bi segmentutan zatitzen da. Lehen segmentua jatorrizko bokala da, eta bigarren segmentua bilakabidearen eragile den bokal edo kontsonantearen ezaugarriarekin harmonian dago. Adibidez, bigarren segmentua /u/ (atzeko bokala) izan daiteke, ondoko bokal edo kontsonantea atzekoa bada (belar edo faringala), eta bigarren segmentua /i/ (aurreko bokala) izan daiteke ondoko bokal edo kontsonantea aurrekoa bada (kontsonante sabaikariak, esaterako).
Halaber, bokal haustura, adiera hertsian, bokal baten ondorengo bokal edo kontsonantearekiko asimilizazio kasutzat kontsidera daiteke.
Testuingururik gabe
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Diptongizazioa batzuetan ez da asimilazio baten ondorio, hau da, ez du inguruko hots batek eragin. Ingelesean, adibidez, /i:/ eta /u:/ guztiak diptongo bilakatu ziren Great Vowel Shift hots aldaketa katearen barnean.
Azentuaren ondorioz
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Diptongizazioa batzuetan silaba azentudunetan sortzen da. Adibidez, latin arruntean /ɛ/ eta /ɔ/ diptongo bilakatzen dira, baina azentudunak direlarik bakarrik.
Adibideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hizkuntza erromantzeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hizkuntza erromantze anitzek diptongizazioak egin dituzte. Latin arrunteko e (/ɛ/) eta o (/ɔ/) bokal irekiek kokapen azentudunean diptongizazioa jasan zuten, silaba idekietan frantsesez eta italieraz eta silaba ideki eta hertsietan gaztelaniaz. Katalanez diptongizazioa ez da usu aurkitzen, /ɛ/ eta /ɔ/ diptongo bilakatzen dira baizik kontsonante sabaikari baten aitzinean. Aldiz, portugesez, esaterako, ez dago batere diptongizaziorik.
| silaba mota | latinez | gaztelaniaz | frantsesez | italieraz | portugesez | katalanez | euskaraz |
|---|---|---|---|---|---|---|---|
| irekia | petram,
focum |
piedra, fuego | pierre,
feu |
pietra, fuoco | pedra,
fogo |
pedra,
foc |
Petri, Peru (< Petrus),
portu (< portum) |
| hertsia | festam, portam | fiesta,
puerta |
fête,
porte |
festa,
porta |
festa,
porta |
festa, porta | festa,
borta (behe-nafarreraz, agian gaskoiaren bidez) |