Edukira joan

Dirua galgarri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dirua galgarri
Datuak
IdazleaMariano Izeta (1962)
Argitaratze-data1962
GeneroaEleberria
HerrialdeaEuskal Herria

Dirua galgarri, Mariano Izetak 1962an plazaratu zuen eleberria da. Baztango euskaraz idatzia izan arren, istorioa ez dago Baztanen bertan kokatuta, baizik eta Parisen, Iparraldeko euskaldunen giro batean.

Euskaraz sortutako bigarren eleberri beltza da, lehenengoa 1955ean agertu baitzen, Jose Antonio Loidi Bizkarrondo irundarraren Hamabost egun Urgainen.[erreferentzia behar]


Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Jean Pierre Vivier eta bere iloba Franzis, Parisen lanean ari diren euskaldunak dira. Beraien zaintzapean zegoen diru kopuru handia desagertu egin da bulegotik, baita Franzisen altzairuzko erloju dotorea ere, osabak oparitutakoa.

Poliziek hilzorian aurkitu duten gaizkileetako batek esandako azken hitzen hariari tiraka, iritsiko da Claudet komisarioa gaizkileak topatu eta atxilotzera. Baina lapurrek, presiopean egonda ere, ez dute lau milioien desagerpena bere gain hartuko. Friedrich erlojugile azkar eta finari (idazle beraren antzerakoa) esker argituko da kasua.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]