Disidentzia errepublikazale

Wikipedia, Entziklopedia askea
Disidentzia errepublikar» orritik birbideratua)

Disidentzia errepublikzalea, errepublikazale arnegatzaileak, itunaren aurkako errepublikazaleak edota su-etenaren aurkako errepublikazaleak (irlanderaz poblachtach easaontach; ingelesez dissident republican, renegade republican, anti-Agreement republican eta anti-ceasefire republican) Irlandan eta zehazkiago Ipar Irlandan, 1998ko Ostiral Santuko Hitzarmeneko bake baldintzak inolaz ere onartzen ez dituzten irlandar talde errepublikazaleek osatzen dute. Gaur egun oso talde txikiak eta babes sozial oso eskasa duten taldeak dira.

30 urte luzez iraun zuen Ipar Irlandako gatazkaren amaieran talde armatu errepublikazale handiena zen Behin-behineko Irlandako Armada Errepublikazalearen arma uztea ekarri zuen, baita loialista talde armatuen gehiengoarena ere. Sinn Féin alderdiak Ostiral Santuko Itunaren sinatzaileetako bat izanik, Bake Prozesuaren aldeko kanpainia politikoa burutu zuen. Halere, Ostiral Santuko Hitzarmenarekin bat ez zetorren gutxiengo bat ere azaleratu zen, bai errepublikazalearen nahiz loialisten artean, ondorioz eszizioak edo talde armatu askoz ere txikiagoak sortu ziren.

Disidentzia errepublikazaleren beste muturreko fenonemoa disidentzia loialista litzateke, alegia, Ostiral Santuko Hitzarmeneko bake baldintzak inolaz ere onartzen ez dituzten irlandar talde armatu loialistak.

Aurrekari historikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irlandako historian fenomeno hau ez da batere berria, 1922an eta askoz ere maila zabalagoan, Anglo-Irlandar Gerrari (1919-1921) amaiera eman zion Anglo-irlandar Itunak ere uhartearen banaketarekin ados ez zeuden errepublikazale disidentzia eragin, eta itunarekin ados eta Irlandako Estatu Askearen alde zeudenen eta itunaren eta uharte osoa barne legoken Irlandako Errepublika baten alde zeudenen arteko ondorengo Irlandako Gerra Zibila sorrarazi baitzuen, britainiarren aurkako independentzia gerra berak baina hildako gehiago sorrarazi zituen irlandarren arteko gerra zibila amaitzean lehenbizikoak garaile atera ziren. Honek gaur egun Ipar Irlandan nahiz Irlandako Errepublikako belaunaldi nahiz familietan sakonki errotua dagoen banaketa politiko eta soziala ekarri zuen, hori Fianna Fáil (usadioz banaketa itunarekin ados ez zeudenen ondorengoak) eta Fine Gael (usadioz banaketa itunarekin ados zeudenen ondorengoak) garbi ikus daiteke, biak ere XX. mendearen Sinn Féin alderdi historiko edo enbor beretik sortutako adar edo alderdiak.

Euren burua disidentetzat duten erakunde errepublikazaleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Talde armatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erakunde politikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]