Diskalkulia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Diskalkulia
Rijtjes sommen beloning.jpg
Deskribapena
Mota ikaskuntzaren nahasmendua
mathematical anxiety (en) Itzuli
Espezialitatea Psikiatria
Neuropsikologia
Identifikatzaileak
GNS-9-MK 315.1
GNS-10 F81.2 eta R48.8
GNS-9 315.1 eta 784.69
MedlinePlus 001534
eMedicine 001534
MeSH D060705
Disease Ontology ID DOID:12568

Diskalkulia kontzeptu matematikoak ikasi eta baliatzeko ikaskuntza nahasmendua da. Oinarri biologikoa duen nahasmendua da. Arazo hau jasaten dutenek ez dituzte, besteak beste, kopuruak, eragiketa aritmetikoak, ordularien interpretazioa eta, oro har, zenbaki eta zenbakizko prozesuak behar bezala burutzen. Askotan, diskalkulia jasaten duten pertsonek adimen koefiziente normala dute eta euren nahastea arlo matematikora mugatzen da. Dislexia edo beste ikaskuntza nahasmendu batzuekin batera ere ager daiteke.

Garapeneko diskalkulia duen ikasleak zailtasun bereziak ditu matematika kontu batzuk asimilatzeko eta kalkulu-prozedurak egiteko. Ikasle horiek arazoak izaten dituzte kalkulu edo matematikako problemak ebazteko, bai estrategiak asmatzeko bai problemen konponbideak bilatzeko edo soluzioak aurkitzeko. Ikasleak problemak izan ditzakete, besterik gabe, zenbakizko datu aritmetikoak gogoratzeko[1] edo kopiatzeko. Adibidez, 73 bat kopiatzerakoan 37 bat kopiatu.

Ikaskuntza prozesuko asaldura honekin umeek zailtasunak izan ditzakete zenbaki edo kopuru sinpleak ulertzeko edo kalkulatzeko. Zenbaki eta kopuru-ikasketan eta zenbakizko prozeduretan (Geary eta Hoard, 2001; Rosselli eta Matute, 2011). Diskalkuliak zailtasunak matematikan edo aritmetikan (Berropil eta Rodríguez, 2006), beste batzuetarako, jasotzen ditu[2].

Definizioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diskalkuliaren definizioa zenbakizko hizkuntza prozesatzen duten konexio neuronaletako disfuntzioa litzateke, zenbakizko informazioa prozesatzeko eta atzitzeko aukera ematen duten funtzio zerebralak zailduz[3].

Sintomak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Zenbakiekin arazoak, zeinuekin nahastea +, -, / eta *, edo zenbakien transposizioa.
  • Buru kalkulua, norabideak eta zeinuekin arazoak dituzte.
  • Denbora eta norabideekin arazoak.
  • Kontzeptu abstraktuak, formulak eta sekuentziak ulertzeko eta gogoratzeko arazoak.

Diagnostikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garapeneko diskalkulia[4] diagnostika daiteke nahitaezko eskolaldiko lehen urtetik aurrera, normalean 2. edo 3. Surge Lehen Hezkuntzako ustekabeki itxuraz zailtasun hauek azaltzen dituen arrazoia ez dagoelako. Ager daiteke discalculia-ren diagnostiko argian oztopatzen duten beste gorabehera batzuekin (dislexia, disgrafia eta arretaren zailtasunak bezala) elkartuta.

Hezkuntzaren lehenengo mailetan hauteman daiteke diskalkulia. Horretarako zenbakien idazkera zuzena eta zenbakien serializazioa behar bezala egiten diren behatu behar da. Maila altuagoetan haurrak arrazoinamendu arazoak dituzte eta buruketak egiteko zailtasunak dauzkate[5]. Irakurketa eta idazketa arazoak dauden ere aztertu behar da.

Diskalkulia eta akalkuliaren arteko ezberdintasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diskalkulia ikaskuntza-arazoa den bitartean, akalkulia kalkulurako erabateko ezintasuna da eta haurrak ezin izango ditu kontzeptu matematikoak bereganatu inolaz ere, garuneko arazoak direla eta. Diskalkulian berriz ikaskuntza-arazoa da jatorria eta tresna egokiak erabiliz gainditu egin daiteke.

Akalkulia mota bi bereizi ohi da:

  • lehen mailako akalkulia, non gehitutako hizkuntza nahasterik ez dagoen, kalkulua baita kaltetuta dagoen arlo bakarra;
  • bigarren mailako akalkulia, hizkuntzarekin zerikusia daukaten beste elementu batzuk kaltetuta daude, gaitasun espaziala, ikusmen gaitasuna…

Tratamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ikasleak arazo matematikoa bistaratu behar du, eta horretarako denbora eman behar zaio.
  • Buru kalkulua eta arrazoinamendu bisuala garatzeko estrategia kognitiboak eman behar zaizkio.
  • Ikasleak ariketa irakurri behar du eta irakurtzen duena entzun.
  • Eguneroko bizitzan agertzen diren arazo matematikoak planteatu eta konpontzen lagundu.
  • Emandako fitxak[6] ezin dituzte gauza asko izan bestela bisualki blokeatu egiten da.
  • Gauzak behin eta berriro errepikatu behar dira, horretarako musikaz eta erritmoaz baliatu gaitezke.
  • Ez da komenigarria irakasleak ikasleari oihu egin edo errukia sentitzea.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Discalculia infantil» Superar la Discalculia: Tratamiento, Ejercicios, Causas, Síntomas, Tipos, Diagnóstico y Definición Noiz kontsultatua: 2020-12-16.
  2. (Gaztelaniaz) «Discalculia | Dificultades de aprendizaje más comunes en el aula» formacion.intef.es Noiz kontsultatua: 2020-12-15.
  3. (Gaztelaniaz) «Discalculia infantil» Superar la Discalculia: Tratamiento, Ejercicios, Causas, Síntomas, Tipos, Diagnóstico y Definición Noiz kontsultatua: 2020-12-16.
  4. (Gaztelaniaz) «¿Qué es la discalculia?» Integratek Noiz kontsultatua: 2020-12-15.
  5. (Gaztelaniaz) «¿Qué es? | Discalculia» descargas.pntic.mec.es Noiz kontsultatua: 2020-12-15.
  6. (Gaztelaniaz) «Ejercicios de Matemáticas» www.ematematicas.net Noiz kontsultatua: 2020-12-16.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]