Diskriminazio positibo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Diskriminazio positiboa gutxietsitako taldeen bizi-kalitatea hobetzeko gizarte-politika, elikagaiak lortzeko eta eskubide zibilak erabiltzeko aukera ematen diena da. Helburua talde horien aurkako diskriminazioa ezabatzea da, eta, horretarako, gutxietsitako talde bati lehentasunezko tratua ematea proposatzen da, errespetatua izatea lortu ondoren, pixkanaka aukera-berdintasuna ere lortuz joateko. Diskriminazio positiboa batez ere emakumeei, zaharrei, haurrei, homosexualei, ezinduei eta zenbait talde etnikori dago zuzenduta. Horren adibideak dira hirugarren adinekoentzako garraio-txartel bereziak, edo ezinduentzako enplegu-ehuneko bat ezartzea.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]