Diskurtsoaren analisi

Wikipedia, Entziklopedia askea


Diskurtsoaren analisia (DA), edo diskurtsoaren azterketak, hizkuntza idatziaren, ahotsaren edo zeinuen erabilera edo edozein gertaera semiotiko esanguratsu aztertzeko hurbilketa bat da.

Diskurtsoaren azterketako objektuak (diskurtsoa, idazketa, elkarrizketa, komunikazio-gertaera) era askotara definitzen dira, esaldien, proposizioen, hizketaren edo elkarrizketen sekuentzia koherenteei dagokienez. Hizkuntzalaritza tradizionalaren zati handi baten kontra, diskurtsoen analistek, "perpausaren mugatik haratago" hizkuntza ikasteaz gain, nahiago dute hizkuntza "naturalaren" erabilera aztertu, ez adibideak asmatzea. Testuko hizkuntzalaritza oso lotuta dagoen zientzia bat da. Diskurtsoaren azterketaren eta testuaren hizkuntzalaritzaren arteko funtsezko desberdintasuna, diskurtsoaren azterketaren helburua pertsona edo pertsonen ezaugarri sozio-psikologikoak ezagutaraztea da, ez testuaren egiturarenak.

Diskurtsoen analisia eremu askotan erabiltzen da, gehien bat gizakiak gizakiak gure artean komunikatzen garelako eta komunikazio hauen ikerketekin erantzun asko lortu ditzakegulako. Ikerketa eremu batzuk hurrengok izango ziren, hizkuntzalaritza, hezkuntza, soziologia, antropologia, gizarte-lana, psikologia kognitiboa, gizarte-psikologia, alor-azterketa, kultura-azterketa, nazioarteko harremana, giza geografia, ingurumen-zientzia, komunikazio-azterketa, biblia azterketa, harreman publikoa, argudio-azterketa eta itzulpen-azterketa. Horietako bakoitza bere kasuei, azterketa-dimentsioei eta metodologiei lotuta dago.

Diskurtsoa aztertzeko adarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diskurtso analisiaren barruan ikuspegi desaberdin asko daude eta hurrengoan huetako batzuk izango ziren.

Hizkuntza-azterketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Analitika dei dakiokeen hurbilketa bat hizkuntzalaritzan du inspirazio nagusia, eta esplizituagoa, sistematikoagoa eta, oro har, idazteko errazagoa da. Hemen sistematikoki eta xehetasun askotan diskurtsoaren egiturak aditz-objektu gisa aztertzen dira, hala nola, gaiak, koherentzia lokala eta globala, izenordainak, estiloa eta abar.

Psikologia kognitiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Psikologia kognitiboan, diskurtsoaren azterketa, oro har, esperimentala da (laborategikoa), eta diskurtsoa berreskurapena edo haren informazioa ekoitzi, ulertu, buruz ikasi eta gogoratzeko estrategia eta irudikapen mentalei zuzenduta dago.

Adibidez, testu bat irakurri ondoren buruz ikasi eta ahaztu ohi duguna azaltzen du, edo produkzioa edo ulermena errazagoa edo zailagoa egiten duena. Ildo horretan arrakasta handiz erabili den nozioetako bat eredu mentalaren nozioa da, epe luzeko oroimenean irudikapen bat, diskurtso batek aipatzen dituen egoerari edo gertakariei buruzkoa. Zentzu horretan, diskurtso bat ulertzeak diskurtsoaren erreferentearen eredu mental bat eraiki ahal izatea esan nahi du.

Adimen artifizial informatikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Psikologia kognitiboarekin eta, oro har, zientzia kognitiboekin lotuta, baina baita gramatika formalarekin eta logikarekin ere, diskurtsoaren informatikaren ildoak aurkitzen ditugu, hala nola adimen artifiziala. Hemen, diskurtsoaren ekoizpena, ulermena eta itzulpena simulatzen dituzten programak idazten dira, eta programak prozesu horietarako behar dituen ezagutzak (orokorrak edo espezializatuak) adierazten dira. Ikerketa horien helburua da eragile adimendunak, inguruabarretara eta xedeetara egokitzeko gai direnak eta giza gaitasunak dituzten makinak eraikitzea.

Diskurtsoaren analisi kritikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diskurtsoaren analisi kritikoa diskurtsoa praktika sozial bat kontsideratzen du eta hauek botereko erlazioen artean nola eragin dezakeen aztertzen du. Arrazakerian, sexismoan, klasismoan eta pobrezian interesatzen da gehienbat, eta mugimendu sozialekin erlazionatzen da; hala nola, feminismoa, pazifismoa, ekologismoa, antiglobalizazioa, etab. Diskurtsoaren analisi kritikoak ez du metodo finkorik, baizik eta metodo egokienak aukeratzen ditu arazo sozialen planteamendurako eta analisirako.

Aplikazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diskurtsoaren analisiaren era guzti hauek dimentsio teoriko, deskribatzaile, analitiko eta aplikatu bat dute. Diskurtso analisiaren aplikazio guztiak gizartearen arlo guztietan aurkitzen dira, hala nola, komunikabideetan, hezkuntzan, iragarkietan eta propagandan, politikan eta osasunean.

Diskurtsoaren analisia gizartean sortutako praktika diskurtsiboak ulertzen ahalbidetzen digu. Diskurtsoa indibiduoen arteko interakzio sozialen harago, arma boteretsu bat izan daiteke, esparru askotan dibulgazio eta informazio metodo bezala erabilita, edo pertsuasio metodo bezala, gizarte akzio tresna bat izanda komunikazio metodo on batek ekartzen duen boterea dela eta.

Diskurtso politikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diskurtso politikoa politikari profesional edo instituzio politikoen testu eta hizketa da; hala nola, lehendakariak eta lehen ministroak edota gobernuko, parlamentuko edo alderdi politikoko beste kideak.

Diskurtso politikoaren analisia diskurtsoen analisiaren eremu bat da non foru politikoen diskurtsoan enfokatzen den intereseko gertakari bezala. Politikaren analisia diskurtsoen analisia eskatzen du ikuspuntu post-positibista batetik eraginkorra izateko.

Diskurtso politikoa arrazoitutako ikuspegi baten truke formala da, non arazo sozial bat konpontzeko hainbat akzioen bide alternatiboak hartu behar diren.

Diskurtso korporatiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diskurtso korporatiboa korporazioek erabiltzen duten hizkuntza bezela definitu daiteke oro har. Honek korporazioek mundu osora bidaltzen dituzten mezuak eta beraien egituran komunikatzeko mezuak biltzen ditu.

Ikuspuntuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkuntzalaritzaren diskurtso analisian hurrengo ikuspuntu teorikoak eta ikuspegi analitikoak erabiliak izan ohi dira:

  • Hizkuntzalaritza aplikatua.
  • Elkarrizketa analisia.
  • Gramatika funtzionala.
  • Psikologia diskurtsiboa.

Nahiz eta ikuspuntu hauek hizkuntzaren erabileraren aspektu ezberdinak nabarmendu, guztiek hizkuntza interakzio sozial bezala ikusten dute eta diskurtsoa erantsita duten testuinguru sozialekin arduratzen dira.

Askotan diskurtsoen egitura 'lokala' eta egitura 'globala'-ren artean bereizketa egiten da, hala nola, diskurtsoen eta elkarrizketen organizazio eskematikoa. Izan ere, diskurtso mota asko 'laburpen' global batez hasten dira, tituluetan adibidez.

Diskurtso analisten arazo nabarmenena eskatu den espezifikazioaren ezaugarri partikular bat garrantzizkoa den ala ez erabakitzea da. Hizkuntzalari askok egiten duten galdera da: "Badaude printzipio orokorrak espezifikazio baten izaera edo garrantzia determinatzen dutenak?".

Intereseko topikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diskurtsoen analisiaren topikoak barneratzen dute:

  • Diskurtsoaren eta estruktura sintaktikoaren agerpenaren arteko erlazioak.
  • Testua eta testuinguruaren arteko erlazioak.
  • Diskurtsoaren eta boterearen (soziologikoa) arteko erlazioak.
  • Diskurtsoa eta interakzioaren arteko erlazioak.
  • Diskurtsoa eta ezagutza eta memoriaren arteko erlazioak.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]