Disorders

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Disorders
Datuak
Jatorria Zaldibar (Bizkaia)
Musika mota Punk / Rock / Hardcore
Urteak 2003 - 2011
Taldekideak
Iñigo
Andoni
Iban
Mendi
Gorrotxa
Tibur
Maider
Informazio gehigarria
Disorders

Disorders 2003an Zaldibarren sortu zen Punk / Rock / Hardcore taldea da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

DISORDERS talde zaldibartarra 2003an sortu zen, Zaldibarko ‘‘Gari’’ Rock Elkarteko lokalean nahiz eta aurretik kontzertu batzuk eman zituzten izen barik. Hasieran bost taldekidek osatzen zuten taldea : bateria (Kopo), baxua (Mendi), bi gitarra (Tono eta Iban) eta ahotsa (Iñigo), baina aurrerago beste bi kide batu zien, eta eurekin batera beste instrumentu bat, txalaparta, aspaldiko instrumentua, soinu original bat bilatuz. Lehenengo txalapartariak Jon eta Ibon ixen zien, baina Jonek lan kontuengatik taldea laga behar izan zuenez, Maiderrek hartu zuen makilak eta Ibonekin batera astintzen du txalaparta gaur egun. Esan daiteke 80ko hamarkadan Ingalaterratik helduriko StreetPunk estiloa jotzen dutela, Hard-Core erritmo azkarrak ere jorratuz, soinu indartsua ateraz.

2010an atera zuten beren bigarren lana Hitzak eta 2011eko udazkenean desegin zen taldea bi kontzertu emanez, irailaren 16an Duragoko Plateruenan Never Surrender eta Doktors Klub taldeekin batera eta hamabost egunberanduago Zaldibarko gaztetxean.

Taldekideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Iñigo (ahotsa)
  • Andoni (gitarra bakarlaria)
  • Iban (gitarra erritmikoa)
  • Mendi (baxua)
  • Gorrotxa (bateria)
  • Tibur (txalaparta)
  • Maider (txalaparta)

Aurreko taldekideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Jon (txalaparta)

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Disorders (Maketa) (2008)
  • Hitzak (2010)

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]