Diuretiko potasio aurreztaileak bi taldetan sailkatzen dira ekintza mekanismoaren arabera;
Aldosteronaren inhibitzaileak. Aldosterona bere hartzaileetara lotzen denean, Na+/K+ ponpa estimulatzen du sodioa birxurgatu eta potasioa kanporatuz. Aldosteronaren inhibitzaileak hartzaile hauetara lotu eta inhibizioa burutzen dute aurkako eraginak sortuz, hau da, sodioa eta ura kanporatzen dira baina potasiorik ez.
Sodio erretenen blokeatzaileak. Sodio erretenak zuzenean blokeatzen dituzte, sodioa kanporatu eta diuresia bultzatuz. Sodio birxurgapena gutxitzen denez, potasio gutxiago kanporatzen da.
Sodio birxurgapena gutxitzen dutenez, diuresi ahula eragingo dute. Bestalde, potasio eta hidrogeno iraizketa ere murriztu egiten denez, potasioa aurreztuko da.