Django Unchained

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Django Unchained
Lone Pine Film History Museum Django Unchained Quentin Tarantino 8-10-2012 13-21-00.JPG
Jatorria
Argitaratze-data 2012
Jatorrizko izenburua Django Unchained
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Jatorrizko herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Ezaugarriak
Genero artistikoa Blaxploitationa, Westerna eta film dramatikoa
Iraupena 165 minutu
Kolorea koloretakoa
Grabazio lekua(k) Kalifornia
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Quentin Tarantino
Gidoigilea(k) Quentin Tarantino
Antzezlea(k)
Jamie Foxx
Christoph Waltz
Leonardo DiCaprio
Kerry Washington
Samuel L. Jackson
Walton Goggins
Dennis Christopher
James Remar
Michael Parks
Don Johnson
Nichole Galicia
Franco Nero
James Russo
Tom Wopat
Russ Tamblyn
Amber Tamblyn
Bruce Dern
M. C. Gainey
Jonah Hill
Zoë Bell
Michael Bowen
Robert Carradine
Ted Neeley
Tom Savini
Quentin Tarantino
Ato Essandoh
Cooper Huckabee
David Steen
Don Stroud
Evan Parke
Jake Garber
James Parks
John Jarratt
Laura Cayouette
Lee Horsley
Rex Linn
John McConnell
Misty Upham
Sammi Rotibi
Louise Stratten
Sharon Pierre-Louis
J.D. Evermore
Michael Bacall
Ned Bellamy
Danièle Watts
Jarrod Bunch
Jamal Duff
Gary Grubbs
Johnny Otto
Mark Ulano
Lewis Smith
Dana Gourrier






[[Kategoria:Dennis Christopherrek Itzuli antzeztutako filmak]]












[[Kategoria:Zoë Bellek Itzuli antzeztutako filmak]]


[[Kategoria:Ted Neeleyk Itzuli antzeztutako filmak]]



[[Kategoria:Cooper Huckabeek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:David Steenek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Don Stroudek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Evan Parkek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Jake Garberrek Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:John Jarrattek Itzuli antzeztutako filmak]]




[[Kategoria:Misty Uphamek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Sammi Rotibik Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Louise Strattenek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Sharon Pierre-Louisek Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Michael Bacallek Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Danièle Wattsek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Jarrod Bunchek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Jamal Duffek Itzuli antzeztutako filmak]]


[[Kategoria:Mark Ulanok Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Lewis Smithek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Dana Gourrierrek Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
Ekoizlea Stacey Sher
Reginald Hudlin Itzuli
Pilar Savone Itzuli

[[Kategoria:Reginald Hudlinek Itzuli ekoitzitako filmak]]
[[Kategoria:Pilar Savonek Itzuli ekoitzitako filmak]]
Konpainia ekoizlea Columbia Pictures
The Weinstein Company
A Band Apart Itzuli


[[Kategoria:A Band Apartek Itzuli ekoitzitako filmak]]
Ekoizle eragilea Bob Weinstein
Michael Shamberg
James W. Skotchdopole Itzuli
Harvey Weinstein
Edizioa Fred Raskin Itzuli
Bestelako lanak
Musikagilea Ennio Morricone
Argazki-zuzendaria Robert Richardson
Fikzioa
Kontakizunaren tokia Texas eta Tennessee
Argumentu nagusia Mendekua eta slavery in the United Statesa Itzuli
Historia
Jasotako sariak Taldeko gizonezko aktore onenaren Oscar Saria
85. Oscar Sariak

Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria
85. Oscar Sariak
Nominazioak Film onenaren Oscar Saria
85. Oscar Sariak

Stacey Sher, Reginald Hudlin , Pilar Savone

Soinu edizio onenaren Oscar Saria
85. Oscar Sariak

Wylie Stateman

Argazkigintza onenaren Oscar Saria
85. Oscar Sariak

Robert Richardson

Taldeko gizonezko aktore onenaren Oscar Saria
85. Oscar Sariak

Christoph Waltz

Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria
85. Oscar Sariak

Quentin Tarantino
Kanpo loturak
www.unchainedmovie.com

Django Unchained (euskaraz Django Deskateatua) 2012ko Quentin Tarantino estatubatuar zinema zuzendariaren Western filma da. Bertan aktore hauek antzeztu zuten: Jamie Foxx, Christoph Waltz, Leonardo DiCaprio, Kerry Washington eta Samuel L. Jackson.

Filma EEBBko Hegoalde Sakona eta Mendebalde Urrunan girotuta dago: Kalifornian hasi eta ondoren Wyoming eta Louisianako New Orleans hiriaren kanpoaldeko Wallace udalerriko Evergreen Plantation etxaldean filmatu zen.

2012ko abenduaren 25an AEBetan estreinatu zen, Erresuma Batuan 2013ko urtarrilaren 13an, eta Ipar Euskal Herrian eta Hego Euskal Herrian 2013ko urtarrilaren 18an.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1858an, Speck anaiek (James Remar eta James Russo) gizonezko esklabo talde bat Texas estatuan zehar garraiatzen ari dira. Talde horretan Django doa (Jamie Foxx), Broomhilda (Kerry Washington) emaztearengandik indarrez banandua. Speck anaiak King Schultz haginlari alemaniarrarekin (Christoph Waltz) topatu dira baina ezin dute jakin egiaz sari-ehiztaria denik. Schultzek eta anaietako bat hil du eta Django askatu; beste anaia gainontzeko esklaboek hil dute. Schultzek Djangori zergatik askatu duen azaldu dio: Brittle anaien identifikazioan laguntzea espero baitu, haiek hil eta saria jasotzeko, hiltzaile gupidagabeak baitira, une hartan lurjabe negozioetan sartuak. Schultzek Djangori sari-ehiztari oportunista dela azaldu dio, baina Djangok bezala, esklabotzak nazka ematen diola argi eta garbi utzi dio. Biak adostasunera iritsi dira: Brittle anaiak aurkitzen laguntzearen truke, Django aske geratuko da. Brittle anaiak hil eta saria eskuratu ondoren, Schultzek Django bere lankide egin du.

Hainbat informazio jakin ostean, Schultz eta Djangok Broomhildaren nagusi berri Calvin Candie (Leonardo DiCaprio) lurjabea dela jakin dute, gizon xarmangarri baina ankerra. Candieren Candyland etxaldean gizonezko esklaboak Mandingo borroka hil arteko borrokan entrenatzen dira. Etxalde hartara joateko gonbidapena jaso ondoren, Schultz eta Djangok Broomhilda askatzeko plan bat asmatu dute: Mandingo esklabo borrokalari bat erosteko asmoa duten erosleak direla esatea. Etxaldera iritsitakoan, Schultzek Django gizon askea eta Mandingo borrokan aditua dela dio. Handik gutxira, Schultzek negozioa egin eta Candieri borrokalari bat 12.000 dolarren truke erosi behar dio. Schultzek Broomhilda erosi nahi duela ere aipatu dio, esklabo hark alemanez baitaki, eta bere ama hizkuntzaren malenkolia goxatuko duelako aitzakian.

Broomhildarekiko interes horrek Candieren esklabo leial Stephen-en (Samuel L. Jackson) susmoak piztu ditu. Stephenek zuzenki Django eta Broomhilda senar-emazteak edota elkar ezagutzen dutela ondorioztatu du, bai eta Mandingoaren salmenta iruzurra besterik ez dela ere. Stephenek Candie jakinaren gainean jarri eta Candiek, hura jakinda, Broomhildaren truke 12.000 dolarrak eskatu ditu, ezezkoa eman ezkero hilko duelako mehatxupean. Schultzek, emakumearen bizia salbatzeko, salneurri hori ordainduko duela erantzun du, baina handik gutxira jada Broomhilda erosi eta aske geratu denean eta Candiek erakutsitako jarrera ankerrak sumindurik, Candie hil egin du. Horren ondorioz, Candieren gizonetako batek Schultz hil du. Ondoren sekulako tiroketa hasi da: Djangok Candieren gizonei tiro egin eta asko hil ditu, baina Stephen esklaboak Broomhilda hiltzeko mehatxua egindakoan, Djangok bere burua errenditu du. Zigor gisa, Stephenek etxaldeko nagusiei Django ikatz-meatze batera eraman eta han hil arteraino lan egin dezan iradoki die; Candieren arreba Lara (Laura Cayouette) ados dago. Meatzerako bidean, Djangok bere zaindariak sari-ehiztari bat dela sinestarazi eta bere lehenbiziko hilketaren ziurtagiria erakutsi die. Behin askatu dutenean, zaindariak akatu, dinamita eskuratu eta zaldiz Candyland etxaldera mendeku bila abiatu da.

Jada etxaldera iritsita, Djangok Schultz gorpua aurkitu eta berak sinatutako Broomhildaren askatasunaren ziurtagiria hartu du. Candieren gizonak, morroiak, arreba eta Stephen Candieren hiletatik etxaldera iritsitakoan, Django agertu eta denak hil ditu, Stephen izan ezik. Esklaboak askatu eta arreba tiroz akatu du. Eraikinaren barnean ezkutatu duen dinamitaren metxa piztu ondoren, Stephen esklaboa belaunetan tiro eginez zauritu eta ezkaratzan laga du. Django eta Broomhilda elkarrekin zaldiz urrutiratu dira; une hartan, dinamitak eztanda egin eta etxaldea suntsitu da.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Django Unchained Aldatu lotura Wikidatan