Do-rag

Wikipedia, Entziklopedia askea
Do-rag
buruko zapia

Do-rag edo durag bat kizkurrak edo rastak sortzeko eraman ohi den buruzapi bat da. Lo egiterakoan eraman daiteke ere, egindako orrazkera mantendu ahal izateko[1].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Duragak originalki afroamerikar emakume langile eta esklaboek eramaten zituzten XIX. mendean. 1930ko hamarkadan, Harlemgo Pizkundean eta Depresio Handian, duraga erabili zen orrazkerak denbora gehiago mantendu ahal izateko. Black Power mugimenduaren ostean, 1960ko hamarkadaren amaieran, duraga afroamerikarren artean ohiko kapela bilakatu zen; ondoren, rap musikarekin eta atletekin lotu zen.

Kriminalitatearekin lotura zuelakoan, eskola batzuetan kapela hau janztea debekatzen saiatu dira Ameriketako Estatu Batuetan[2][3].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. The Routledge dictionary of modern American slang and unconventional English. Routledge 2009 ISBN 978-0-203-89513-9. PMC 273063366. (Noiz kontsultatua: 2021-01-07).
  2. Rubio, Karolena. (2018-12-13). Du-Rag Controversy Resolved | OuRCity News. (Noiz kontsultatua: 2021-01-07).
  3. (Ingelesez) Miller, Rann. (2018-07-20). «A Charter School’s Explanation for Banning Durags Is Worse Than the Ban» Progressive.org (Noiz kontsultatua: 2021-01-07).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]