Do Androids Dream of Electric Sheep?

Wikipedia, Entziklopedia askea
Do Androids Dream of Electric Sheep?
Datuak
IdazleaPhilip K. Dick (1968)
Argitaratze-data1968
GeneroaEleberria
Jatorrizko izenburuaDo Androids Dream of Electric Sheep?
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Orrialdeak210
OCLC34818133
Sariak«Locus Poll Award» saria
Euskaraz
IzenburuaAmesten al dute androideek ardi elektrikoekin?

Do Androids Dream of Electric Sheep? (Amesten al dute androideek ardi elektrikoekin?) 1968an argitaratutako zientzia fikziozko eleberri laburra da. Argumento postapokaliptikoa du. Egilea Philip K. Dick estatubatuarra zen. 1982an Ridley Scottek Blade Runner izenburuaz zinemara eraman zuen. Liburua zein filma kultuzko lanak dira gaur egun.[1]

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argumentua 1992an kokatzen da, 2021an edizio berriagotan), San Francisco hirian. Amaierako Mundu Gerrak eragindako euri eta hauts erradioaktiboa Lurraren zonalde handiak txikitu egin ditu. Hauts horren presentzia liburuaren konstante bat da, nonahi agertzen baita. Egoera horren ondorioz, Nazio Batuen Erakundeak, gizakia iraunarazteko, jendea Lurratik kanpoko beste kolonietara joateko kanpaina zabaldu du. Erabaki hori hartzen duten familiei, haien arabera egindako androide morroia oparituko zaie. Androideak antolaketa eta konposizio biologikoa duten izaki artfizialak dira, liburuaren arabera, "androide organikoak". Horren aurrean dagoen beste aukera Lurran gelditzearena da baina panorama ez da erraza: erradiakzioak gaixotasun ugari eragiten ditu, hiriak kaosean murgilduta daude, animalia gehienak desagertzeko zorian daude... egoera postapokaliptikoa laburrez esanda.

Protagonista Rick Deckard, polizia ohia da, androide arnegatuak bilatzen espezialista. Eleberrian azken belaunaldiko horrelako androide talde bat, Nexus 6 izenekoak, bilatu beharko ditu gizartetik erretiratzeko. Androide horiek ia gizaki antzekoak izatea lortu dute eta kolonia batetik han pairatzen zituzten egoerak sahiesteko Lurrera ihes egin dute. Androide horiek Lurrean egotea debekatuta dute eta horregatik ezkutuan gizakiak izango balira bezala bizi dira, poliziarengandik ihes egiteko.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • (1968)an Nebula sarietarako izendatua izan zen eleberri onena bezala.
  • (1998)an ere bai 1990 baino lehen idatzitako zientzia fikzio eleberri onenaren «Locus Poll Award» saria jaso zuen.

Eleberria zineman[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1982an Ridley Scott zuzendariak liburu honetan oinarritutako filma estrenatu zuen, Blade Runner izenburuarekin. Idazleak ordurako hilda zegoen.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]