Doctrina Christiana

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Doctrina Christiana
Dotrina christiana, esteve materre, 1623.png
Jatorria
Egilea Esteve Materre
Argitaratze-data 1617
Jatorrizko izenburua Dotrina christiana
Ezaugarriak
Genero artistikoa liburu santua
Hizkuntza euskara

Doctrina Christiana Esteve Materra euskal idazleak 1617an argitaratutako liburuxka bat da, lapurtera klasikoan idatzia. Liburuxku hau Bordelen argitaratu zen eta marinelentzat egina dago, kristau-ikasbidea eta otoitz bereziak erakutsiz. Urte hartan argitaraturiko ale bakarra ezagutzen da, Aziti Bihia elkarteko hizkuntzalari eta filologo gazteek 2015ean Danimarkako Errege Liburutegian aurkitua.[1] Villasanteren ustez garrantzi handia izan zuen Materrak garai hartako idazleentzat. 1623, 1648, 1693 eta 1704. urteetan berrargitaratu zen; 1693koan, izenburua aldatuta: Bouqueta Lore Divinoena bereciac eta Duronea apeçac Aita Materren liburuari emendatuac.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Berria «Lapurtera klasikoan idatzitako lehen lana aurkitu dute» Berria . Noiz kontsultatua: 2019-11-08.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Esteve Matierra (1617), Doctrina Christiana, in B. Ariztimuño et al. (arg.), Materra: edizioa eta azterketa (1.0), Vitoria-Gasteiz: UPV/EHU. Interneten eskuragarri: Doctrina Christiana


Literatura Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.