Doitasun eta estaldura

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Eredu-ezagutzean, esperimentazioan, diagnostikoan eta informazioaren berreskurapenean doitasuna eta estaldura elementu multzo bat hautematean izandako eraginkortasunaren neurriak dira. Doitasuna hautemandako elementu guztietan zuzen hautemandako elementuen proportzioa da eta estaldura hauteman beharreko elementu guztietatik hautemandako elementuen proportzioa da. Adibidez, espezie bateko 20 aleetatik gaixo daudenak hauteman behar dira eta 8 ale dira gaixotzat jo direnak, horietatik 6 benetako gaixoak izanik; datu horietatik doitasuna 6/8=%75 da (hau da, hautemandako gaixo guztietatik %75 dira benetako gaixoak) eta estaldura 6/20=%30 da (hau da, gaixo guztietatik %30a hauteman da).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.