Dolby Atmos

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Dolby Atmos logoa.

Dolby Atmos soinu inguratzaile izeneko teknologia erabiltzen duen sistemaren izena da. Dolby laborategiak 2012ko apirilean aurkeztu zuen eta ekainean hasi ziren merkaturatzen[1].

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Soinua, kanaletatik banandu edo “askatu” daitekeela da sistema honen gako nagusia. Honi esker, egileek soinu bakoitza entitate independente gisa erabili dezakete. Soinu bandaren sortzaileak adibidez, zehaztasunez mugitu eta kokatu ditzake soinu guztiak, zinema aretoak duen tridimentsionaltasun osoa aprobetxatuz eta kanal konkretuak erabiltzeak sortzen duen muga horren zama, gainean izan gabe. Soinu inguratzailea duen, lehen sistema hibrido bezala nabarmentzen da batez ere teknologia berri hau. Nahasketa hori “Beds” (betiko kanal klasikoak, 5.1, 7.1 ala 9.1) eta “Objects” (soinudun objetu dinamikoak) kontzeptuetan oinarritzen da batik bat.[1]

Erabilpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2012. urtean, munduko hainbat areto egokitu ostean, Hollywoodeko estudio desberdinek maiz erabili dute sistema hau. Oscar saria irabazi duten 14 zuzendarik eta 27 soinu arduradun besteak beste[1].

Euskal Herrian, Donostiako Principe zinemak izan ziren lehenak, “Dolby Atmos” izeneko sistema hau ezartzen. 2015. urtean izan zen hori[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d Izagirre, Gaizka (2015-12-01) «Iritsi da Euskal Herrira “Dolby Atmos” sistema» ArgiaCC-BY-SA lizentzia.