Dollard

Koordenatuak: 53°17′07″N 7°09′22″E / 53.28528°N 7.15611°E / 53.28528; 7.15611
Wikipedia, Entziklopedia askea
Dollart» orritik birbideratua)
Dollard
Motabadia
Geografia
Map
Koordenatuak53°17′07″N 7°09′22″E / 53.28528°N 7.15611°E / 53.28528; 7.15611
Honen parte daIpar itsasoa
Hidrografia
Betebidea

Dollard (nederlanderaz) edo Dollart (alemanez) Wadden itsasoaren barnealdeko badia txiki edo sargunea da, Herbehereen (Groningen probintzia) eta Alemaniaren (Saxonia Beherea estatua) artean kokatua,[1] Ems ibaiaren estuarioaren mendebaldean. Dollardek 100 km²-ko azalera du gutxi gorabehera. Ems harengana doa eta Wadden itsasoraino jarraitzen du. Dollarden ekialdeko ibarrean Alemaniako Emden hiria dago, eta dozena bat kilometro mendebaldera, mendebaldeko ibaiertzean, Herbehereetako Delfzijl hiria.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Schumacher, Elizabeth. (2014-10-24). «Germany and the Netherlands end centuries-old border dispute» Deutsche Welle.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]