Dolly Pentreath

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Dolly Pentreath
Dolly Pentreath
Dolly Pentreath andrearen 1781eko irudia.
Datu pertsonalak
Jaio -
Flag of Cornwall.svg ???? (Kornualles
Erresuma Batua)
Hil 1777ko abendua
Flag of Cornwall.svg ???? (Kornualles
Erresuma Batua)

Dolly Pentreath (1692-1777ko abendua) askoren ustez azken kornubiera hiztun elebakarra izan zen (hots, bere bizitza osoan zehar hizkuntza horretan bakarrik edota nagusiki mintzatu zen hiztuna). Kondairaren arabera, bere azken hitzak honako hauek izan omen ziren: Me ne vidn cewsel Sawznek! (Ez dut ingelesaz hitz egingo!). Kornuallesen aldarte txarrean zegoenean bidean topatzen zuen edonor madarikatzeko ohitura zuelako oroitua da. Bere heriotzak kornubiera eguneroko hizkuntza edo hizkuntza bizi gisa izateari amaiera ipini zion.

Pentreath Kornuallesko Mousehole udalerriko Paul parrokian bizi izan zen, Penzance udalerritik oso hurbil. 1860an Louis Lucien Bonaparte hizkuntzalariak bere ohorez monumentu bat altxarazi zuen.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]