Edukira joan

Dom Pedro II.a zubia

Koordenatuak: 12°36′14″S 38°58′07″W / 12.603941°S 38.968725°W / -12.603941; -38.968725
Wikipedia, Entziklopedia askea
Dom Pedro II.a zubia
Kokapena
Estatu burujabe Brasil
Brasilgo unitate federatibo Bahiako estatua
Koordenatuak12°36′14″S 38°58′07″W / 12.603941°S 38.968725°W / -12.603941; -38.968725
Map
Historia eta erabilera
Inaugurazioa1885eko uztailaren 7a
Izenaren jatorriaPetri II.a Brasilgoa
Dimentsioak365,64 (luzera) m
Gurutzatzen duParaguaçu River (en) Itzuli

Dom Pedro II.a zubia (portugesez: Ponte Dom Pedro II) Brasilgo ekialdeko Bahia estatuan XIX. mendean eraikitako zubi bat da. Paraguaçu ibaia gurutzatzen du eta Cachoeira eta São Félix herriak lotzen dituen trenbidea igarotzen da gainetik, bai eta errepidea ere.[1]

Petri II.a Brasilgoaren izena darama.[1]

Zubia 1885eko uztailaren 7an inauguratu zen[2] eta garai hartan Hegoamerika osoko injenieritza lan handienetakoa izan zen. Ingalaterratik ekarritako burdina eta zurezko lastak erabiliz eraiki zen. Feira de Santana eta Chapada Diamantina arteko trenbidearen zati bat zen zubia.

Gerora autoentzako errepidea ere gaitu zen eta ordutik auto butxadura handiak eragiten ditu garraioan, bai Cachoeiran, bai São Felixen.

365,64 metrotako luzera du eta 9 metrotako zabalera[3]. Trenbideaz gain errepidea ere igarotzen da gainetik.[3]

Hiru zutabek eusten dute burdinezko zubia. Haietako bat ibaiaren erdian dagoen uharte txiki batean kokaturik dago, landaretzaz inguratua, izan ere candomblé erlijioak lur sakratua kontsideratzen baitu.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Gaztelaniaz) «Ponte Dom Pedro II - Puente de celosía en Brasil» es.aroundus.com (Noiz kontsultatua: 2024-11-29).
  2. (Portugesez) «Pulsar Imagens» Pulsar Imagens (Noiz kontsultatua: 2024-11-29).
  3. a b (Portugesez) Ponte Dom Pedro II de Cachoeira – Viva o Sertão. (Noiz kontsultatua: 2024-11-29).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]