Domen Prevc
| Domen Prevc | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Kranj, 1999ko ekainaren 4a (26 urte) |
| Herrialdea | |
| Familia | |
| Aita | Dare Prevc |
| Ama | Julijana Prevc |
| Haurrideak | |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | esloveniera |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | eski jauzilaria |
Domen Prevc (Kranj, 1999ko ekainaren 4a) eski-jauzilari esloveniarra da. 2024-2025eko Eski-jauzien Munduko Kopako txapelduna izan zen. 2025eko martxoan munduko errekorra ezarri zuen, 254,4 metrotako jauzia eginez.[1] 2026ko Neguko Olinpiar Jokoetan urrezko bi domina irabazi zituen, bakarkakoa eta taldekakoa.
Nika Prevc arreba gaztea ere eski jauzilaria da. Txapelduna izan zen 2026ko Neguko Olinpiar Jokoetan eta emakumezkoen jauzi luzeenaren errekorra du, 236 metro hain zuzen ere.[2]
Kirol ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2015ean Europako gazte mailako neguko jaialdia osatu zuen eta 2015eko azaroaren 22an Alemaniako Klingenthal herrian jokatu zuen Munduko Kopako lehenengo proba, zortzigarren postuan amaituz. 16 urte zituen. 2016ko azaroaren 15ean lortu zuen lehenengo garaipena, 17 urterekin, Kuusamon (Finlandia).[3] Denboraldi hrtan beste hiru garaipen lortu zituen. 2018an Munduko Eski jauzi Txapelketan taldekako zilarrezko domina eskuratu zuen Esloveniako selekzioarekin.
Hainbat urtez bakarkako garaipenik izan gabe egon ondoren 2023-24 denboraldian Saporon (Japonian) lortu zuen irabaztea. 2024-2025 denboraldia bikaina izan zuen eta Eski-jauzien Munduko Kopako txapelduna izan zen. Munduko txapelketan urrezko bi domina eta zilarrezko bat lortu zituen.[4] Denboraldia amaitzeko 2025eko martxoan salto handienaren errekorra gainditu zuen.
2026ko Milan-Cortinako Olinpiar Jokoetan urrezko bi domina irabazi zituen, banaka jauzi handian eta talde mistoan.[5]
Txapelketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Neguko Olinpiar Jokoak | |||
|---|---|---|---|
| Urtea | Lekua | Domina | Proba |
| 2026 | Milan-Cortina d'Ampezzo ( |
banaka jauzi handia | |
| 2026 | Milan-Cortina d'Ampezzo ( |
Jauzi arrunta talde mistoa | |
| Munduko Eski Nordiko Txapelketak | |||
| Urtea | Lekua | Domina | Proba |
| 2025 | Trondheim ( |
Bakarka salto handia | |
| 2025 | Trondheim ( |
Salto arrunta taldeka | |
| 2025 | Trondheim ( |
Salto arrunta talde mistoa | |
| Munduko Eski jauzi Txapelketak | |||
| Urtea | Lekua | Domina | Proba |
| 2018 | Oberstdorf ( |
Salto arrunta taldeka | |
| 2022 | Vikersund ( |
Salto arrunta taldeka | |
| 2024 | Bad Mitterndorf ( |
Salto arrunta taldeka | |
Errekorra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2025eko martxoaren 30ean salto handiko errekorra ezarri zuen 254,4 metrotako jauzia eginez. Planican (Eslovenia) jokaturiko Munduko Kopako proban izan zen.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Ingelesez) Federation, International Ski and Snowboard. «Prevc produces "amazing" world record as Lanisek wins in Planica» www.fis-ski.com (kontsulta data: 2025-12-26).
- ↑ (Gaztelaniaz) EFE (Agencia). (2025-03-14). «Nika Prevc bate el récord mundial de salto al volar 236 metros» MARCA (kontsulta data: 2026-02-23).
- ↑ (Ingelesez) «Domen Prevc:» FIS-SKI (kontsulta data: 2025-12-26).
- ↑ (Gaztelaniaz) EFE (Agencia). (2025-03-13). «Prevc gana la Copa del Mundo de saltos como su hermano hace 9 años» MARCA (kontsulta data: 2025-12-26).
- ↑ «El saltador de esquí esloveno Domen Prevc suma su segundo oro olímpico» France 24 2026-02-14 (kontsulta data: 2026-02-21).