Domenico Scarlatti
Itxura
| Domenico Scarlatti | |||||
|---|---|---|---|---|---|
1728 -
1715 - 1719 | |||||
| Bizitza | |||||
| Jaiotzako izen-deiturak | Giuseppe Domenico Scarlatti | ||||
| Jaiotza | Napoli eta Bi Nazioen Errepublika, 1685eko urriaren 26a | ||||
| Herrialdea | Borboien erreformismoa | ||||
| Heriotza | Madril, 1757ko uztailaren 23a (71 urte) | ||||
| Familia | |||||
| Aita | Alessandro Scarlatti | ||||
| Ezkontidea(k) | Maria Caterina Gentili (en) Anastasia Maxarti Ximenes (en) | ||||
| Familia | ikusi
| ||||
| Leinua | Scarlatti family (en) | ||||
| Hezkuntza | |||||
| Hizkuntzak | italiera gaztelania | ||||
| Irakaslea(k) | Francesco Gasparini | ||||
| Jarduerak | |||||
| Jarduerak | konpositorea, klabezin-jotzailea eta organista | ||||
| Lan nabarmenak | ikusi
| ||||
| Jasotako sariak | |||||
| Mugimendua | musika barrokoa klasizismoa | ||||
| Musika instrumentua | Klabizenbaloa | ||||
Domenico Scarlatti (Napoli, Italia, 1685eko urriaren 26a - Madril, Espainia, 1757ko uztailaren 23a) musikagilea izan zen. Bere aita Alessandro Scarlattiren eta F. Gaspariniren ikasle izan zen. Garrantzizko karguak izan zituen Napoliko gortean, eta gero Erromako San Petriko musika-zuzendari izan zen. Europan zehar ibili ondoren, Espainian finkatu zen, Maria Barbara infantaren klabe-jotzaile gisa. Oso ospetsua izan zen teklatuzko musika-tresnak jotzeko zuen gaitasun bikainagatik. Madrilen idatzi zituen lan gehienak. Bostehun sonata baino gehiago idatzi zituen, klaberako gehienak (Esercizi per gravicembalo). Stabat Mater baten egile ere izan zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.