Domingo Amunátegui Solar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Domingo Amunátegui Solar
Domingo Amunategui Solar.jpg
rector of the University of Chile (en) Itzuli

1911 - 1923
Valentín Letelier (en) Itzuli - Gregorio Amunátegui Solar (en) Itzuli
Minister of the Interior (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaSantiago1860ko urriaren 20a
Herrialdea Txile
HeriotzaSantiago1946ko martxoaren 4a (85 urte)
Hezkuntza
HeziketaTxileko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakabokatua, politikaria eta historialaria
KidetzaSociedad Chilena de Historia y Geografía (en) Itzuli

Domingo Amunátegui Solar (Santiago, 1860ko urriaren 20a - ibid, 1946ko martxoaren 4a) Txileko historialaria izan zen. Estatuko ministro kargua, Txileko Unibertsitateko errektorea eta Alderdi Liberaleko zuzendaria izan zen. Miguel Luis Amunátegui Aldunate historialariaren eta Rosa Solar Valdésen semea zen.

Bizitza publikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txileko Unibertsitateko errektorea izan zen, 1911 eta 1923 artean, zailtasun ekonomikoak eta ikasleen ezinegona izan ziren garaietan. Bere agintaldian Kinesiterapia Kabinetea ireki zen; Heziketa Fisiko eta Teknikoko Institutua antolatu zen, Kontseiluaren mende geratu zena; Obstetrizia Eskolan sartzeko baldintzak gogortu ziren. [1] Txileko Unibertsitateko Filosofia Fakultateko dekanoa izan zen. Hizkuntzako Akademikoa ere izan zen. José Victorino Lastarria Lizeoa sortu zuen 1913an. [2]

Maila politikoan, Barne ministro, [3] Justizia ministro eta Hezkuntza ministro karguak izan zituen.

Ana Lecaros Barrosekin ezkondu zen, eta harekin izan zuen, besteak beste, Ximena Amunátegui, Vicente Huidobro eta Godofredo Iommi poeten musa ospetsua, biekin ezkondu zena. Bere anaia Gregorio Amunátegui Solar medikua eta Txileko Unibertsitateko errektorea ere izan zen.

Idazlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Bosquejo histórico de la literatura chilena
  • Personajes de la Colonia
  • Camilo Henríquez
  • Los Próceres de la Independencia de Chile
  • El cabildo de Concepción 1782-1818
  • El cabildo de La Serena 1678-1800
  • El Instituto Nacional bajo los rectorados de Manuel Montt, Francisco Puente y Antonio Varas
  • José Toribio Medina
  • Mayorazgos y Títulos de Castilla (3 Tomos)
  • Errázuriz y Larraínes en 1810
  • Pipiolos y Pelucones

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Domingo Amunátegui Solar. .
  2. Historia. .
  3. Biblioteca del Congreso Nacional de Chile. Eliodoro Yáñez Ponce de León. .
  • Álvarez del Real, María Eloísa (1991). 12.000 minibiografías. Panamá: Editorial América, S.A. ISBN 0944499767

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]