Domingo Epaltza

Wikipedia, Entziklopedia askea

Domingo Epaltza Lopez de Lerena (Bilbo, 1884 - Donibane Lohizune, 1956) Bizkaiko politikaria izan zen. Zuzenbide eta Letretako ikasketak egin zituen Deustun eta Madrilen. Banco de Bilbao banketxeko kontseilaria izan zen. Barakaldoko hautagaia izan zen EAJren aldetik 1918. urtean, eta erraz gailendu zitzaion Fernando Ybarrari. Euskaldun berria zen; euskal abertzaletasunaren oinarriak ezarri zituen legebiltzarrean egin zuen aurkezpen hitzaldian. Espainiako Gerra Zibilaren garaian Haltsura (Lapurdi) jo zuen. Alemaniarrek Frantzia hartu zutenean Gurseko kontzentrazio-esparruan zegoen (1940).

Erreferentziak