Dominique Dawes
Dominique Dawes | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Silver Spring (Maryland), 1976ko azaroaren 20a (47 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Talde etnikoa | afro-amerikarra |
Hezkuntza | |
Heziketa | Gaithersburg High School (en) Montgomery Blair High School (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | gimnasta artistikoa eta aktorea |
Jasotako sariak | ikusi
|
dominiquedawes.com | |
|
Dominique Dawes (Maryland, 1976ko azaroaren 20a) AEBetako gimnasta artistikoa da. 1996ko txapelduna Olinpiar Jokoetan, taldekako lehiaketan.[1]
Dominique ezaguna da gimnasia artistikoan domina olinpiko bat irabazi duen lehen emakume afroamerikarra delako.[2]
Kirolari ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1992
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bartzelonako (Espainia) Olinpiar Jokoetan 1992an: brontzezko domina lortu zuen taldekako lehiaketan, Talde Bateratuaren eta Errumaniaren ondoren. Taldekideak Wendy Bruce, Shannon Miller, Betty Okino, Kerri Strug eta Kim Zmeskal izan ziren.
1993
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Birminghameko 1993ko Munduko Txapelketan, zilarrezko bi domina lortu zituen: oreka-habean, Lavinia Milosovici errumanieraren ondore eta asimetrikoan, Shannon Miller estatubatuar bere herrikidearen ondoren.
Dortmundeko 1994ko Munduko Txapelketan zilarra lortu zuen taldekako lehiaketan, Errumaniaren atzetik eta Errusiaren aurretik. Taldekideak: Amy Chow, Kerri Strug, Amanda Borden, Jaycie Phelps, Larissa Fontaine eta Shannon Miller izan ziren.
1996
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1996an San Juaneko Munduko Txapelketan, oreka-habean brontzea eskuratu zuen, Dina Kochetkova errusiarraren eta Alexandra Marinescu errumanieraren ondoren eta Liu Xuan txinarraren artean puntu-berdinketa lortu ostean.
Atlantako (Estatu Batuak) Olinpiar Jokoetan urrea eskuratu zuen taldeen arteko lehiaketan, Errusia eta Errumaniaren aurreti, eta brontzea, berriz, lurzoru ariketan, Ukrainako Lilia Podkopayeva eta Simona Amanar errumaniarraren atzetik.
2000
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kirolari ibilbide arrakastatsuari amaiera emanez, Sidney 2000ko Olinpiar Jokoetan brontzezko domina eskuratu zuen, taldekako lehiaketan, Errumaniaren (urrea) eta Errusiaren (zilarra) atzetik. Taldekideak Jamie Dantzscher, Amy Chow, Kristen Maloney, Elise Ray eta Tasha Schikert izan ziren.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1976ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Ameriketako Estatu Batuetako gimnastak
- Emakume gimnasta artistikoak
- 1992ko Udako Olinpiar Jokoetako dominadunak
- 1992ko Udako Olinpiar Jokoetako gimnastak
- Olinpiar Jokoetako dominadunak gimnastikan
- 1996ko Udako Olinpiar Jokoetako gimnastak
- 1996ko Udako Olinpiar Jokoetako dominadunak
- 2000ko Udako Olinpiar Jokoetako gimnastak
- 2000ko Udako Olinpiar Jokoetako dominadunak
- Ameriketako Estatu Batuetako brontzezko dominadun olinpikoak
- Ameriketako Estatu Batuetako urrezko dominadun olinpikoak