Dominique Joseph Garat

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Dominique Joseph Garat
Dominique Joseph Garet Cadet (1749-1833).jpg
Frantziako Nazio Biltzarreko kidea


member of the Sénat conservateur

Bizitza
Jaiotza Baiona1749ko irailaren 8a
Herrialdea  Lapurdi, Euskal Herria
Lehen hizkuntza frantsesa
Heriotza Baiona1833ko abenduaren 9a (84 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak politikaria, abokatua, kazetaria eta idazlea
Lantokia(k) Paris
Jasotako sariak
Kidetza Bostehunen Kontseilua
Frantses Akademia
Académie des sciences morales et politiques
Dominique GaratSignature.jpg
Johann Friedrich Dryander margolariak egindako Dominique Joseph Garaten erretratua (1794)

Dominique Joseph Garat Hiriart (Baiona,[1] Lapurdi, 1749ko irailaren 8Uztaritze, Lapurdi, 1833ko abenduaren 9a) abokatua, kazetaria eta filosofoa izan zen, Frantziako Akademiako kide 1803tik. Masoi sutsua zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parisera gazte joanda, akademietako sari asko irabazi zituen 1770eko eta 1780ko hamarkadetan. Mercure de France eta Journal de Paris kazetetan idatzi zuen.

Lapurdiko hirugarren estatuko diputatu hautatu zuten 1789ko Estatu Orokorretan, Dominique anaiarekin batera. Hark bezala, Lapurdiko erakundeen aldeko borrokan jardun zuen, baina egiteko hartan ez zen anaia bezala nabarmendu.

1792ko urriaren 9an Dantonek Justizia ministro egin zuen, eta akakardura horretan (1793ko urtarrilaren 20an) Louis XVI.ari heriotza-zigorra eman ziotela jakinarazi zioten. Bi egun geroago, Jean Marie Roland ordezkatu zuen Barne Ministerioan, kargu horretan abuztu arte egon zelarik. Urrian, girondino gisa Kartzelan eduki zuten bi hilabetez, baina berehala geratu zen aske, Robespierrerekin zuen adiskidetasunari esker. 1794ko uztailaren 27an Robespierren aurka bozkatu zuen.

1794-1795. urteetan Frantziako Herri Irakaskuntzarako batzorde nagusiko kide izan zen eta 1798an Napolira bidali zuten enbaxadore.

Urte berean Zaharren Kontseiluko lehendakari aukeratu zuten eta konstituzio berria idazten hartu zuen parte ondoko urtean.

Direktoriopean, Conseil des Anciens batzarreko kide aukeratu zuten (1799). Geroago, Napoleonek senatari (1799) eta Inperioko konte (1808) izendatu zuen. Napoleonen Ehun Eguneko agintaldian, Ordezkarien Ganberako kide ere izan zen. Monarkiaren itzulerarekin batera (Errestaurazioan) ez zuen arazo politikorik izan, eta 1830an Zientzia moral eta politikoen Akademiako kide izendatu zuten.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Joseph Garatek Euskal Herriko herrialde guztiak eta herri erdi-independente gisa, Napoleonen inperioaren mendean betiere, egituratzeko proiektua azaldu zion hainbat aldiz Napoleoni, estatu erdi-independiente horrek Fenizia Berria izena izango zukeelarik. Asmo horren argigarri idatzi zuen Recherches sur le Peuple Primitif de l’Espagne, sur les révolutions de cette Peninsule, sur les Basques Espagnols et Français (1811, «Espainiako jatorrizko herriari, penintsula hartako iraultzei eta Espainiako nahiz Frantziako euskal herritarrei buruzko ikerketak»). Horrez gainera, Frantziako iraultzari buruzko liburuak, biografiak eta filosofia lanak idatzi zituen; XVIII. mendeko materialismo frantsesaren azken ordezkaritzat hartu izan da.

Haren beste zenbait lan aipagarri: D. J. de Garat à M. de Condorcet (1791, «J. Garatek Condorcet jaunari»), Considérations sur la Révolution Française (1792, «Frantziako iraultzari buruzko gogoetak»), Mémoires sur la Révolution (1795, «Iraultzari buruzko oroitzapenak»).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dominique Joseph Garat Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Pío Barojak aditzera ematen duenez, ez omen zuen hori asko maite eta nahiago zuen bere burua ustariztar aurkeztea; ikus   Baroja, Pío; Navarro (itz.), Koro; Mujika Iraola, Inazio (2006), Pío Barojaren Donostia, Irun: Alberdania, ISBN 84-96643-24-7 . 15. or.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]