Dominique Lapierre

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Dominique Lapierre
Firma de Dominique Lapierre.svg
Bizitza
Jaiotza Châtelaillon-Plage1931ko uztailaren 30a (86 urte)
Herrialdea  Frantzia
Lehen hizkuntza frantsesa
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Lycée Condorcet
Lafayette College
Hizkuntzak frantsesa
Lanbidea
Lanbidea gerra-berriemailea, historialaria, idazlea eta kazetaria
Jasotako sariak
IMDb nm0487535
Firma de Dominique Lapierre.svg

Dominique Lapierre (Châtelaillon-Plage, Charente-Maritime, 1931ko uztailaren 30 - ) idazle frantziarra da. La Cité de la Joie (Pozaren Hiria), Mille soleil (Mila eguzki), Il était minuit cinq à Bhopal (Gauerdia zen Bhopalen), Plus grands que l'amour (Maitasuna baino handiagoak) eta Il était une fois l'URSS (Bazen behin SESBean) liburu ezagunak idatzi ditu.

Haren libururik garrantzitsuena eta ezagunena Pozaren Hiria. Kalkutan bizi izan ziren bi heroiren bizitza kontatzen du: Lapierrek hiri hartan bi urtez bizi izan zen, idazten, ikertzen eta bere eguneroko bizitza dokumentatzen, munduko ziurtasunik eza sozial, langabezia, gaixotasun eta miseria handienaren lekuko gisan.

Pozaren Hiria laster best-seller bihurtu zen eta 30 hizkuntza baino gehiagotan argitaratu zen. Lapierrek zin egin zuen moduan, haren salmenten erdia —hau da, 9 milioi euro— txabola auzo batera zuzendu zituen, baina ez zen horrexetan soilik geratu: hitzaldiak, diru bilketak, ekintzak eta ekitaldi ugari egin zituen, laguntzen segitzeko. Emaztearekin batera, dirua Indiara eramateaz eta obrak gainbegiratzeaz arduratu zen. Bere zuzentasunarekin eta gardentasun absolutuarekin, 14 urtean zehar 30 milioi euro inbertitu ditu Indian. Haren esanetan, pobreziari jatorrian eraso egin behar zaio. Gainera, ospitaleak, tuberkulosiaren aurkako erizaindegiak, ume eta umezurtzentzako etxeak, legenardunentzako zentroak, eskolak eta ur gezako putzuak eraikiarazi ditu. Bestalde, nekazarien onurarako, ureztatzeko ura kanalizatzeko proiektuak bete ziren, eta, horren ondorioz, arazo larri hori saihestuta, familia osoen exodoa eten zuen.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Larry Collinsekin[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • ... Ou tu porteras mon deuil (1968)
  • Cette nuit la liberté (1975)
  • Paris brûle-t-il ? (1965)
  • Ô Jérusalem (1972)
  • Le cinquième cavalier (1980)

Bakarrik[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • La Cité de la Joie (1985)
  • Plus grands que l'amour (1990)
  • Mille soleil (1997)

Javier Mororekin[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Il était minuit cinq à Bhopal (2001)

Jean-Pierre Pedrazzinirekin[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Il était une fois l'URSS (2005)