Domitila García de Coronado
| Domitila García de Coronado | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Camaguey, 1847ko maiatzaren 7a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Habana, 1937ko irailaren 18a (90 urte) |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | idazlea eta kazetaria |
Domitila García Doménico de Coronado (Camaguey, 1847ko maiatzaren 7a – Habana, 1937ko irailaren 18a) kubatar idazlea, kazetaria, argitaratzailea eta irakaslea izan zen, emakume aitzindaria.[1]bere herrialdean kazetaritza praktikatzen lehena.[2]
1891ko maiatzaren 17an Emakume Tipografoen Akademia sortu zuen.[3] Hainbat argitalpen sortu eta idatzi zituen, besteak beste La Antorcha eta El Céfiro egunkariak, Sofía Estevezekin batera (1848-1901); gainera, La Mujer —Aída Peláez de Villa Urrutia eta Isabel Margarita Ordetxekin batera— idatzi zuen. Bestalde, Kubako idazleen lehen antologia argitaratu zuen 1868an, Álbum poético fotográfico de escritoras cubanas (Kubako idazleen argazki-album poetikoa) izenekoa.[4]
Habanan hil zen 90 urte zituela.[5]Honako hau idaztea eskatu omen zuen:
“…Al pisar mis compatriotas la tierra que cubre mis despojos, digan enternecidos: Dignificó a la mujer en general y erigió pedestales a las cubanas que yacían en el olvido…”.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Adelante, Yurislenia Pardo Ortega/. «Domitila García: una camagüeyana “adelantada”» Adelante.cu (kontsulta data: 2021-12-26).
- ↑ «Domitila García Doménico» Cubanos Famosos (kontsulta data: 2021-12-26).
- ↑ «Mujer camagüeyana ejemplo de tradición y empoderamiento» Radio Camagüey 2021-03-08 (kontsulta data: 2021-12-26).
- ↑ «Domitila García de Coronado - Unionpedia, el mapa conceptual» es.unionpedia.org (kontsulta data: 2021-12-28).
- ↑ «Nosotras» www.arquidiocesisdelahabana.org (kontsulta data: 2021-12-26).