Dona i Ocell

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Dona i Ocell
Dona i Ocell.JPG
Dona i Ocell hemen kokatua: Bartzelona
Dona i Ocell
Dona i Ocell
Dona i Ocell (Bartzelona)
Kokapena
Herrialdea  Katalunia
Herria Bartzelona
Koordenatuak 41° 22′ 40″ N, 2° 08′ 49″ E / 41.37781°N,2.14697°E / 41.37781; 2.14697Koordenatuak: 41° 22′ 40″ N, 2° 08′ 49″ E / 41.37781°N,2.14697°E / 41.37781; 2.14697
Arkitektura
Garaia 1983

Dona i ocell (euskaraz Emakumea eta txoria) Joan Miró artistaren neurri handiko azken artelana izan zen. Artelan hau egilea lekuko zela 1983an inauguratua izan zen, ordurako Mirók osasun arazoak jasaten baitzituen, handik hilabete eskasera 90 urteko adinarekin hil zelarik. Dona i ocell delakoa Bartzelonako diktadura garaia osteko lehenbizikotako kaleko artelana izan zen.

Bartzelonako Joan Miró parkean dago (antzinako Escorxador parkea), aintzira artifizial baten oinetan, eskultura hormigoiz gauzatua izan zen eta 22 metroko garaiera du, kapela duen emakumezkoa eta txori bat irudikatzen ditu. Emakumezkoaren irudia osto luze eta hustu baten itxuraz agertzen da. Bere kanpoalde guztia kolore gorri, hori, orlegi eta urdinezko zeramikaz apaindua dago (artista honetan ohikoenak), denak trenkadis teknikarekin tratatuak eta Joan Gardy Artigas zeramikagileak eginak.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dona i Ocell Aldatu lotura Wikidatan