Donald Osterbrock

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Donald Osterbrock
Bizitza
Jaiotza Cincinnati1924ko uztailaren 13a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Santa Cruz (Kalifornia)2007ko urtarrilaren 11 (82 urte)
Hezkuntza
Heziketa Chicagoko Unibertsitatea
Tesi zuzendaria Subrahmanyan Chandrasekhar
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea astronomoa eta astrofisikaria
Jasotako sariak
Kidetza

Donald Edward Osterbrock (Cincinnati, AEB, 1924ko uztailaren 13a - 2007ko urtarrilaren 11) astronomo estatubatuarra izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Chicagoko Unibertsitatean ikasle zela, gure galaxiak adar kiribilak dituela frogatu zuen, William Wilson Morgan eta Stewart Sharplessekin batera. Ikasketak bukatuta, eskolak eman zituen Princeton Unibertsitatean, Kaliforniako Teknologia Institutuan, Wisconsineko Unibertsitatean (Washburn Behatokiko zuzendari gisa) eta Kaliforniako Unibertsitatean (Lick Behatokiko zuzendari gisa).

Ioi gasen fisikari buruz egin zuen lana garrantzi handikoa gertatu zen planeta nebulosen azterketan. Berak eta bere ikasle eta lankideek galaxiak, quasarrak eta bertan gertatzen diren prozesu fisikoak aztertu zituzten batez ere. Halaber, garrantzi handiko ekarpenak egin zizkion astronomiaren historiari, XIX. eta XX. mendeko astronomo eta behatokiei buruzko liburuak eta artikuluak idatziz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]