Donald Trumpen inbestidura 2025ean
Donald Trumpen inbestidura 2025ean | |
---|---|
Mota | United States presidential inauguration (en) ![]() |
Data | 2025eko urtarrilaren 20a |
Kokaleku | United States Capitol rotunda (en) ![]() |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Antolatzailea | United States Congress Joint Committee on Inaugural Ceremonies (en) ![]() |
Kausa | 2024ko Ameriketako Estatu Batuetako hauteskunde presidentzialak |
Komunikabide | |
Osatuta | |
Hashtag | #Inauguration2025 |

Donald Trumpen inbestidura 2025eko urtarrilaren 20an izan zen, astelehenean, Ameriketako Estatu Batuetako Kapitolioaren biribilgunean, Washingtonen joandako milaka jarraitzaileak lagun. 47. Ameriketako Estatu Batuetako presidente gisa izendatu zuten. Ekitaldi honek Donald Trumpen bigarren kargu-hartze presidentziala markatu zuen. Aldi berean, J. D. Vance AEBetako 50. presidenteorde izendatu zuten. Inbestidura kargu-hartzearen zeremonia da.[1]
Aldaketa «gaur bertan» hasiko dela zin egin zuen Trumpek, eta immigranteen, inflazioaren eta genero aniztasunaren aurkako neurriak iragarri zituen horretarako.[2]
Aurreko inbestidura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aurreko inbestidura (Joe Bidenen inbestidura 2021ean) oso mugatua izan zen ezohiko krisi politikoen, osasun publikoaren, ekonomikoen eta segurtasun nazionalaren ondorioz, COVID-19aren pandemia eta urtarrilaren 6ko Kapitolioaren aurkako erasoa barne. Trump, une hartan presidentea zena, ez zen bere ondorengoaren zeremonian izan.[2]
Trumpek egindako promesak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mugako larrialdi nazionalaz gainera larrialdi energetikoa deklaratuko duela ere agindu du Trumpek. Itun Berdea albo batera utzi eta, hitzeman du erregai fosilen produkzioa handituko duela. Inflazioa murrizteko neurriak ere iragarri ditu, eta atzerriko herrialdeetako produktuei muga zerga «handiak» ezarriko dizkiela baieztatu.[2]
Aldi berean zenbait ordena exekutibo emango dituela ere agindu du. Kongresuaren berrespenik behar ez duten aginduak dira ordena exekutiboak, presidenteak zuzenean ezarri ditzakeenak. Ohikoa izaten da presidentearen agintaldiko lehen egunean zenbait dekretu onartzea, horien bidez datozen lau urteetarako bide orria irudikatzen hasteko, eta administrazio berriaren lehentasunak zein izango diren finkatzeko. Bada, woke deituriko ideologiari aurre egitea da Trumpen lehentasunetako bat. Woke arrazakeriari buruzko kontzientzia adierazten duen termino bat da, Estatu Batuetan sortua. Geroago, gizarte-desberdintasunekinlotutako beste gai batzuetara hedatu zen, generoari eta sexu-orientazioari buruzko kontzientziara, adibidez. Eta lehen neurriaren berri eman du: «Gaurtik aurrera, Ameriketako Estatu Batuetako Gobernuarentzat bi genero baino ez dira izango: gizonezkoa eta emakumezkoa».[2]
Esan du baita ere astronauta estatubatuarrak bidaliko dituztela Martera.[2] Energiari buruzko neurriak ere badakartza: Parisko klimaren akordiotik irtetea, parke eolikoetarako lur gehiagorik ez, eta Bidenen «estremismo klimatikoko politikak» amaitzea, meatzaritzan eta erregai fosilen ekoizpenean erregulazioak biguntzeko. «AEB manufakturako nazio bat izango da berriz ere», dio, eta «lurrean petrolio eta gas natural gehien daukan nazioa da, eta erabiliko dugu».[3]
Kronologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Trump 11:47an zen karguaren zina egitekoa —Euskal Herriko 17:47an—. Eguerdian egin ohi du zina AEBetako presidente berriak, baina Trumpek ordua aurreratzea erabaki zuen; AEBetako 47. presidentea delako hautatu zuen ordu hori. Azkenean, ordea, zin egitearen aurreko hitzaldiak luzatu egin ziren, J. D. Vance presidenteordeak bere karguaren zina egin zuen, eta Trumpen txanda heldu zenerako 12:00ak ziren [18:00ak Euskal Herrian].[2]
Eskuin muturra ekitaldian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ekitaldian izan dira eskuin muturreko zenbait agintari ere, hala nola Giorgia Meloni Italiako presidentea eta Javier Milei Argentinakoa. Hainbat teknologia enpresa handitako buruak ere bertaratu dira. Besteak beste, Jeff Bezos Amazonen akziodun nagusia, Mark Zuckerberg Metako burua, eta, nola ez, Elon Musk Tesla, SpaceX eta X enpresen burua. Trumpek iragarri zuen DOGE Gobernuaren Eraginkortasun Departamentuko buru izendatuko duela Musk.[2] Edmundo González ere gonbidatua izan zen eta bertan egon zen.
Donald Trumpen 200.000 jarraitzaile zenbatu dituzte egunotan AEBko hiriburuan.
Boikot
[aldatu | aldatu iturburu kodea]119. Kongresuko Alderdi Demokratako hainbat kidek kargu-hartzeari boikota egitea erabaki dute. Boikot hori sartzen zen administrazioaren hasierako aurkakotzat hartzen zen. Jarraian, karguaz jabetzera joan ez ziren Ordezkarien Ganberako demokraten zerrenda:[4]
- Donald Beyer (D-VA)
- Sean Casten (D-IL)
- Judy Chu (D-CA)
- Steve Cohen (D-TN)
- Jasmine Crockett (D-TX)
- Veronica Escobar (D-TX)
- Kweisi Mfume (D-MD)
- Ilhan Omar (D-MN)
- Nancy Pelosi (D-CA)
- Delia Ramirez (D-IL)
- Deborah Ross (D-NC)
- Lateefah Simon (D-CA)
- Adam Smith (D-WA)
- Bonnie Watson Coleman (D-NJ)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://www.ondacero.es/noticias/mundo/toma-posesion-donald-trump-directo-sigue-discurso-nuevo-presidente-eeuu_20250120678e64811236b600015d8090.html
- ↑ a b c d e f g «Donald Trump AEBetako presidente da berriz ere», Aitor Garmendia.
- ↑ https://www.naiz.eus/eu/info/noticia/20250121/bueltan-da-trump-dena-aldatzeko-gaur-hasita
- ↑ https://www.newsweek.com/list-democrats-skipping-donald-trumps-inauguration-2001234