Done Bikendi (barrutia)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Done Bikendi (5)

Bandera de Barakaldo.svg Barakaldo
Done Bidendiko Dorreak.jpg
Done Bikendi auzoa
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
Udalerria Barakaldo
Auzoak Done Bikendi
Azalera 0,95 km²
Biztanleria 14.619 (2013)

Done Bikendi Barakaldoko (Bizkaia) 5. barrutia da. Eustatek emandako datuen arabera barrutiak 14.619 biztanle zituen 2013. urtean, udalerriko barrutien artean biztanleria gehiena batzen dituena izanik[1] eta 0,95 kilometro koadroko azalera dauka.[2] Hiriko gune historikoa da, Done Bikendiko elizaren inguruan garatutakoa, eta izen bereko auzoaz osatzen da. Done Bikendiko barrutia Barakaldok XIX. mende amaieratik bizi izandako hazkunde industrial handiarekin batera garatu zen, Espainiatik eta Bizkaitik herrira lan bila zetozen milaka pertsonen etorrerak, etxebizitza ugari eraikitzeko beharrizana sortu zuen.

Harri zulatze proba Bikendi deunaren egunean (urtarrilaren 22an).

Hala, nekazarien baserriak eta ortuak zeuden tokian bloke berriak eraiki ziren. Barrutiko eraikinik garrantzitsuenen artean, Antzinako Done Bikendiko jauregia dago. Eraikina 2004. urtean eraitsi zuen Barakaldoko Udalak, berrizteko aukerarik ez zegoela eta. Bere tokian, itxura berdineko eraikin berria altxatu da.

Kalerik garrantzitsuenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Gernikako Arbola kalea

Zerbitzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Eustat. «Bizkaiko biztanleria barruti eta zentsu-sekzioen arabera, sexuaren, adin-taldeen eta naziotasunaren arabera. 2013» (Noiz kontsultatua: 2014-10-27).
  2. Barakaldoko Udala. «Datu Orokorrak» (Noiz kontsultatua: 2014-10-27).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]